Gurutze Gorriak egingo ditu Eguneko Zentroko erabiltzaileen joan-etorriak

16.06.05
Gizartea

Gurutze Gorriak Eguneko Zentroko erabiltzaileen garraio egokitua egiten jarraituko du, zerbitzu hori itxi bitartean. Itxiera, Bizkaiko Foru Aldundiak Abeletxen eraikiko duen Eguneko Zentro eta Erresidentzia berria irekierarekin bat etorriko da. Zerbitzu hori egiteko kontratua oraintsu esleitu izan da, legez dagokion kontratazio mahaia egin eta gero. Zerbitzu hori, gehienez ere, lau urtez luzatu ahal izango da. Gurutze Gorriak zerbitzu hori egingo du, lan orduko hogeita hamahiru (33) euroren truke, BEZ barne.

Zerbitzua astelehenetik ostiralera bitarteko lanegun guztietan egingo da, jai egun eta abuztuan salbu, egun horietan zentroa itxita baitago. Egunean Gurutze Gorriak hiru ordu eta erdiz jardun beharko du lan horretan, ondoren zehazten diren ordu tarteetan: goizean 8etatik 10etara bitartean, eta arratsaldean, seietatik zazpi t’erdietara bitartean. Kontratuaren esleipendunak egokitutako ibilgailu berezia eduki behar du, mugikortasun arazoak dituzten pertsonak garraiatzekoa. Ibilgailua gidari eta laguntzaileaz gain, gutxienez 8 pertsona eramateko gauza izan beharko da, eta horietatik bik gurpil-aulkian joaten direnentzat izan beharko dute. Gurutze Gorria izan da lehiaketara aurkeztu den interesatu bakarra.

Lotutako albisteak

Imagen
31.05.24
Mikel Losada aktoreak botako du suziria 2024ko Santixauetan

Aurtengo txupineroa izango da Jai Batzordearen erabakiz
Imagen
31.05.24
Kerik gabeko guneak errespeta ditzagun, 2030ean tabakorik ez izateko

Gaur, maiatzak 31, Tabakorik Gabeko Munduko Eguna da, eta Minbiziaren Aurkako Elkarteak gazteen osasunean eta lurrungailuen kontsumoan izandako kalteak azpimarratu ditu
Imagen
29.05.24
Sexu-aniztasunaren errespetuari buruzko sentsibilizazio-jarduerak ikastetxeetan

Berdintasun Sailak jarduera ludikoak antolatu ditu Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan; 'Emakumeak eta literatura LBT+ tituluko erakusketa jarri du eta ekainaren 28an gogoan hartukoeta liburutegiarekingida argitaratu du