Ermuako Udala
Laguntza Menua
Argazkien Menua
Menu Nagusia
Udal liburutegiko lehen solairuan, jendeari arreta emateko mostradorearen ondoan, haurren liburutegia dago.
Atal honen apaletan 5.000 liburu daude, kontsultarako nahiz mailegurako, 11 urte arteko neska-mutilentzat.
Funtsak hainbat sailetan banatzen dira adinen arabera, Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionalaren gomendioei jaramon eginez; aleak oso erraz aurkitzen dira, honako koloreak dituzten bereizgarriei esker
Gainera, atal honetan daude maileguan har daitezkeen haur eta gazteentzako nahiz helduentzako ikus-entzunezko materialen karatulak (VHS, DVD eta CD-ROM).
Eremu honetan sartzea librea da, baina altzarien ezaugarriak direla-eta lehentasuna 11 urtera arteko neska-mutilek izango dute.
Atal honetan erreferentziarako eta mailegurako 16.000 obra eskuratu ahal dira.
Erreferentziako obrak (hiztegiak, atlasak, entziklopediak, etab.), gelan bertan kontsultatzen dira. Apaletan biltzen dira, mailegurako liburuen ondoan. Sailkapen Hamartar Unibertsalak ezarritako irizpideen arabera sailkatzen dira, 0tik 9ra, ezagutza-arloen arabera.
Mailegatzen diren funtsak batik bat literatur lanak dira, baina hainbat gairi buruzko liburuak ere erabili ahal dira. 0tik 9ra sailkatzen dira, Sailkapen Hamartar Unibertsalak ezarritako irizpideen arabera.
Mailegu-araudia Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionalak gomendatzen duena da.
Atal honetara sartzea librea da.