Ermuako Udala
Laguntza Menua
Argazkien Menua
Menu Nagusia
Sarrerak Ermua Antzokiaren leihatilan bertan, Lobiano Kultur Gunean edo BBKren sarrerak saltzeko bitartekoen bidez eskura ditzakezu:
Zinemarako sarrerak 45 minutu baino lehen Ermua Antzokiaren lehiatilan hartu ahal izango dira.
Zuzeneko ikuskizuneko kasuan, ikuskizunen sarrerak salgai jartzen dira ordu bat baino lehen.
Ordutegia: astelehenetik ostiralera 09:00etatik 15:00etara, jaiegunetan izan ezik.
Telefonoa: 943 708700
Sarreren erresebarik ezin da egin.
BBKren kutxazain zerbitzuanitzetan, edozein finantza-txartelekin erosi ahal izango dituzu sarrerak (zuzeneko ikuskizunak besterik ez bai Ermua Antzokian bai Lobiano Kultur Gunean).
Sar zaitez helbide honetan, gertuen duzun BBK kutxazain zerbitzuanitza bilatzeko.
Sarrerak (zuzeneko ikuskizunak besterik ez bai Ermua Antzokian bai Lobiano Kultur Gunean) erosteko, Kutxabankaren web-orrialdean sar zaitezke.
Lobiano Kultur Gunean egiten diren ikuskizunetarako sarrerak ikuskizuna hasi baino 30 minutu lehenago takila zabalduko da.
Sarrerak aldez aurreko salmenta zerbitzu telematikoaren bidez erosteak, kostu gehigarria izango du.
BBK entitatearen txartelarekin (debitu edo kreditukoarekin) sarrera erosiz gero, horren kostuari 0,60 euro gehitu beharko zaio sarrerako -ez eragiketako-.
Aldiz, beste entitate bateko txartela erabiltzen bada kostua 0,90 eurokoa izango da.
Sarrera hainbat modutan jaso daitezke: BBKren orotariko kutxazainetan; Lobiano Kultur Gunean eta baita takilan bertan ere. Kasu guztietan erosketa egiteko erabili den txartela aurkeztu beharko da.