Ermuko Udala
Laguntza Menua
Argazkien Menua
Menu Nagusia
Ermua Antzokiak zine-emanaldietarako hileko bonua eskuratzeko aukera ematen du (umeentzako filmak ez dira bonuan sartzen). Bonu horrek dagokion hilerako programatutako filmak ikustera joateko eskubidea ematen du. Programatutako pelikula bakoitzeko 1,2€-ko prezioa du bonuak, eta eskualdagarria da. Interesa baduzu, Lobiano Kultur Gunean eros dezakezu bonua, astelehenetik ostiralera 09:00etatik 21:00etara, jaiegunetan izan ezik.