Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Antzokia


Ermua Antzokiaren inaugurazioa

Ermua Antzokiak, itxura ez ezik, izena ere aldatu du, orain artean Cinema Ermua baitzeritzon. Ermuarrentzat, kultura-jarduerez (zinema-emanaldiez batez ere) gozatzeko lekua izan da Cinema Ermua, hainbat urtetan. Baina, denboraren poderioz, distira galdu zuen, instalazioak hondatu ahala.

2011ko otsailaren 24an, Ermua Antzokia izenarekin inauguratu zen, birgaitu ondoren. Itxuraldatuta badago ere, Cinema zaharraren izpirituari eutsi dio, eta bizi guztiko Cinema gogorarazten digu instalazio modernoen barruan.

Birgaitze-lanei esker, instalazio moderno eta erakargarriko ikuskizun-aretoa du udalerriak, 515 ikuslerentzako edukieraduna. Ermuko udalak kudeatzen du, eta zinema-, musika-, antzerki- eta dantza-programazioa eskaintzen du, bertako talde eta erakundeek antolatutako beste hainbat jardueraz gain.


Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo