Ermuko Udala
Laguntza Menua
Argazkien Menua
Menu Nagusia
Zubiaurre kaleko 44 zenbakian, Goienkalera doan zeharkako kalearen izkinan, sustapen pribatu bidez zenbait etxebizitza eraikitzea da asmoa.
Eraikinaren egitura honakoa izango da: BS+7 goiko solairu. Beheko solairua fatxada-lerrotik atzera sartuta geratuko da 3 metro; horrela bada, espaloiaren ondoan ataripe estali bat egiteko aukera egongo da. Proiektuan mota ezberdinetako 35 etxebizitzako eraikina egitea aurreikusi da; etxebizitzon azalera erabilgarriak 85,61 m2 -tik 103,98 m2-ra bitartekoak izango dira. Etxebizitzen azalera eraikia guztira 4.237,34 m2-koa izango da.
Hiri-ingurutik eraikinera iristea erabat erraza izango da eta aldi berean, eraikinaren barne-banaketak ere horretara lagunduko du.
Etxebizitza guztiek esekitokia daukate, eraikin berriak eta Goienkaleko 35, 37 eta 39 zenbakiek osatzen duten patiora begira.