Ermuko Udala
Laguntza Menua
Argazkien Menua
Menu Nagusia
Sustapen publiko bidez zenbait etxebizitza eraikitzea da asmoa; sistema itunpekoa izango da.
Dagoeneko lur-zatia urbanizaturik dago eta zerbitzu guztiak dauzka.
Etxebizitzen diseinua estatu mailan deitu zen ideia-lehiaketa batekoa da. Etxebizitzak 50 m2 inguruko azalera erabilgarriko apartamentu-motakoak izan daitezen diseinatu dira eta aldaera baterako aukera dago: logela bat kendu daiteke egongela handiagoa egiteko.
Etxebizitza guztiek, beraz, egongela, logela bat edo bi, sukaldea eta bainugela edukiko dute, eta horretaz gain, aparkaleku-partzela eta trastelekua.
L formako eraikin-multzoa diseinatu zen, blokeak lurraren topografiaren arabera mailakatuz eta plaza bat eta berdegune batzuk inguratuz. Multzo oso honek Santa Ana auzoari azken ukitua ematen dio, eta bide publikoetatik zehar auzo horrekin eta Goienkale izeneko kalearekin lotzen da.
Etxebizitza guztietara iristea erraza izango da, zalantzarik gabe, hiriaren nahiz eraikinen euren irisgarritasunarengatik.