Ermuako Udala
Laguntza Menua
Argazkien Menua
Menu Nagusia
Gipuzkoa etorbideko 50 zenbakian dagoen orubean sustapen pribatuko 62 etxebizitza eraikitzea da asmoa, 48 zenbakiko mehelinari azken ukitua emanez.
Eraikinak egitura hau edukiko du: BS+8 goiko solairu, bloke lineal batean.
Etxebizitzak 14 mota ezberdinetakoak izango dira eta etxebizitzon azalerak 47,39 m2-tik 108,77 m2-ra bitartekoak izango dira. Azalera eraikia guztira 5.493,92 m2-koa izango da.
Hiri-ingurutik etorrita, eraikinera iristea erabat erraza izango da eta aldi berean, eraikinaren barne-banaketak ere horretara lagunduko du.
Etxebizitza guztiek esekitokia daukate, beraz, espazio publikoetatik ez da ikusiko esekita dagoen arropa.
Etxebizitza-eraikinaren ondoan hirugarren sektoreko erabilerarako eraikina egingo da, honela mailakatua: BS, BS+1 eta BS+2, azalera eraikia guztira 2.993,71 m2-koa izanik. Eraikin horretara ere Gipuzkoa etorbidetik heldu ahal izango da.
Garajeak eta trastelekuak eraikinaren sotoan eta batzuk teilatupean egongo dira.