Etxebizitza
Itzuli
Burutuak
Gora
Burutze bidean
Gora
Hemendik gutxira aurreikusitakoak
- Babes ofizialeko 30 etxebizitza eta 15 etxebizitza libre "San Antonio" U.E. 04an.
- Babes ofizialeko 48 etxebizitza "Aldapa (Mendebaldea)" U.E. 09-2an.
- Babes ofizialeko 102 etxebizitza Abeletxeko Egoitzazko Sektorean.
Gora
Babes ofizialeko etxebizitzen (BOEen) udal-sustapen publikoa
Ermuko Udalak honako etxebizitza-sustapen hauek zozketatuko ditu, jabegopean izateko:
- Abeletxe (102 etxebizitza). Azaroaren 29an
- San Antonio (30 etxebizitza). Abenduaren 21ean
- San Pelayo (30 etxebizitza). Irailaren 21ean
Noiz eta non aurkeztu
ETXEBIDEko errolda erabiliko dugunez, lehenengo eta behin etxebizitza-eskatzaile moduan izena eman beharko duzu otsailaren 28a baino lehen:
ETXEBIDEn, Gran Via, 85. Bilbo. 94 403 13 00.
Ordutegia: 9:00etatik 13:00era eta 15:00etatik 17:00etara, astelehenetik ostegunera.
Ordutegia: 9:00etatik 14:00etara, ostiraletan.
Bestela, BBK-ko eta Euskadiko Kutxako bulego laguntzailetan.
Etxebizitza eskuratzeko baldintzak
Hona hemen etxebizitzetako bat eskuratzeko zozketan parte hartzeko baldintzak:
- Adinez nagusia edo emantzipatua izatea.
- Bizikidetza-unitateko kideen kopurua adieraztea.
- Etxebizitza-premia azaltzea.
- 2002. urtetik, gutxienez, Ermuko udalerrian erroldatuta egotea.
- Familia-unitatearen gehienezko eta gutxieneko diru-sarrerak zehaztea.
- Aurreko bi urteetan babes ofizialeko beste etxebizitza bateko esleipenduna ez izatea.
Aurkeztu beharreko agiriak
- NANaren fotokopia.
- Familia-liburuaren fotokopia adinez txikiak diren seme-alaba egonez gero.
- Familia ugariaren titulua, hala badagokio.
- Banaketetan edo dibortzioetan, hitzarmen arautzailea eta seme-alaba adinez txikien zaintza egiaztatzen duen epaia, hala badagokio.
- Elbarria izanez gero, elbarritasun motaren eta mailaren egiaztagiria.
- Azken ekitaldian aurkeztutako errenta-aitorpenen fotokopia eta parekatzeko originala.
- Zergapekoak ez diren prestazioak jasoz gero, euren ziurtagiria.
- PFEZ aitortu behar ez baduzu (eta aitorpena egin ez baduzu):
- Foru Ogasunaren ziurtagiria, PFEZren aitorpena ez duzula aurkeztu behar egiaztatzeko.
- Gizarte Segurantzak lan-bizitzari buruz egindako ziurtagiria.
- Inoren konturako lagilea izanez gero, enpresak ekitaldian zehar jasotako diru-sarrera gordin guztiei buruz egindako agiria.
- Pentsiodunak izanez gero edo prestazioak edo diru-laguntzak jasoz gero, euren ziurtagiria.
Gora