Haizea
Itzuli
Presio eta tenperatura diferentziek haizea dakarte. Haizea presio diferentziak orekatzeko mugitzen den airea dela esan dezakegu.
- Haizeak goi-presioko gune batetik behe-presioko gunera jotzen du.
- Antizikloiak goi-presioaren erdiguneak dira.
- Depresioak behe-presioko erdiguneak dira.
Eguraldi mapek isobaren bidez adierazten dituzte. Isobarak presio atmosferiko bereko puntuak lotzen dituzten marrak dira.
Lurraren haizeen zirkulazio orokorra dago.
- Latitude gutxiko eremuek (ekuatore eta iparraldeko zein hegoaldeko 30 gradu artean) eguzki-energia kopuru handia jasotzen dute eta oso bero daude, altuera altuko (polo eta iparraldeko eta hegoaldeko 60 gradu artean) eremuek berriz, eguzki-energia urria jasotzen dute eta oso hotz daude.
- Ekuatoretik gertu gora egiten duen aire beroak poloetara jotzen du.
- Latitude altuagoko aire hotza beroa ordezkatzera dator, aire beroaren azpitik joz.
Neurri txikiko tokiko haizeek munduko toki ezberdinetako eguraldian eragina dute. Motarik arruntena kostaldeetan ibiltzen den itsasertzeko haize leuna da.
- Egunean zehar lurra itsasoa baino azkarrago berotzen da; lurraren gainean dabilen aireak gora egiten du eta itsasertzeko haize freskoak ur-bazterrera jotzen du aurrekoa ordezkatuz.
- Gauez, berriz, lurra itsasoa baino azkarrago hozten da eta lurreko haize leunak itsasorantz jotzen du.
- Fenomeno bera gertatzen da mendien hegaletan: haranak itsasoaren opapera izango du eta gailurrak lurrarena.
Gora
Fronte hotza
Aire-masa bero batean sartzen den aire hotzezko falkan du jatorria.
Fronte beroa
Gorantz doan aire-masa bero bat lehenago aire hotzak (orain alde egiten du) betetzen zuen eremu batean sartzeari deritzogu.
Antizikloia
Behera doan aire-masa izugarria da. Behera doan heinean berotu eta zeruan dauden hodeiak lehortu egiten ditu. Lurrazalean dagoen aire-masa hotzago bat topatzen duenean ezin du beherago egin beraz, alderanzketa gertatuko da.
- Udan zehar, antizikloiek eguraldi beroa, lehorra eta eguzkitsua ekar dezakete.
- Neguan, lainoak, izozteak eta hotz sarkorra dakartzate.
Depresioa edo ekaitz gogorra
Presioak murrizten dira zentrorantz doazen heinean. Airearen goranzko korronte dinamiko eta termikoen emaitza dira.
Gora
Presio atmosferikoa
Lurrazaleko edozein gorputz bezala aireak ere pisatzen du. Atmosfera osatzen duen airearen gutxi gorabeherako pisua 5.500 bilioi tonakoa da.
Arrazoi ezberdinek sortutako aldaketa mota bi daude:
- Noranzko bertikalean presioa murriztu egiten da altuera handitzen doan heinean; azkar beheko geruzetan eta motelago goiko geruzetan. Hau gertatzen da troposferaren lehenengo bost kilometrotan atmosfera osoan dagoen airearen erdia baino gehiago biltzen delako.
- Noranzko horizontalean, aldaketak eguzki erradiazioaren banaketari eta lurrazalaren eremuaren berotze ezberdinei zuzenean lotzen zaizkie. Modu honetan bi klima mota adierazgarri sortzen dira: hezea eta lehorra.
- Goi-presioak= klima lehorra.
- Behe-presioak= klima hezea.
Bitxikeriak
- Torricellik (1608-1647), Galileoren ikasleak, merkuriozko barometroa asmatu zuen. Merkurioa 760 mm-tan egonkortzen zela zioen printzipioa behatu zuen. Hau baldintza normaletan itsasoaren mailan gertatzen zen.
- Presio atmosferikoaren balioa = 1.013 milibar (mB)= 1,033 kilopondio (kp).
Gora