Ermuko Udala
Laguntza Menua
Argazkien Menua
Menu Nagusia
Beira bilketa-puntu bakoitzean sortutako bolumena aintzat hartuta aldatzen den aldizkakotasunaren arabera biltzen da. Honetarako erabiltzen diren edukiontziak erdizirkularrak eta berdeak dira.
Zerbitzu hau emateko garabia duen kutxa irekiko kamioia erabiltzen da. Goiko aldeko heldutokitik lotu, kamioiaren kutxaren gainean kokatu arte altxatu eta beheko estalkia irekitzearekin batera hustu egiten du.
Ondoren, edukiontzia hasierako lekuan kokatuko du berriro. Lan hau egiteko bi langile behar dira.
Bildutako beira guztia tratamendu-instalazioetara eramaten da. Hauek, normalean, ontzi-lantegietatik hurbil egoten dira. Hantxe, bildutako beira imana duen uhal garraiatzailetik pasatzen da, mota ezberdinetako estalki metalikoak bereizteko asmoz. Ondoren, gainerako zikinkeriak garbitzeari ekiten zaio, adibidez, etiketak. Urrats hori amaitzean material guztia errota batera eramaten da eta han, txikitu eta berriro garbitzen da.
Prozesu honetan lortutako produktuari kasko edo ontzi deritzote beiragileek. Kasko hau lehengai gisa ( lehengai berria bailitzan) erabiltzen da ontzi berriak egiteko.
Kaskoa lehengai bihurtu denean beira-ontziak egiteko fabrikara eramaten da. Han, beste osagai batzuez gain silize-harea garbiarekin, soda errautsekin eta kareharriarekin nahasten da eta 1.500 gradu ingurutan urtzen da. Lan honetan erabiltzen diren labe gehienek erabiltzen duten erregaia gas naturala da.
Beira urtu eta gero nahasketa berdindu behar da beira-tanta deitutako masa likidoa lortu arte. Beira-tanta sortzeko prozesu honek, ordenagailu bidezko kontrol-sistema sofistikatuez gain, etengabeko ikuskapena eskatzen du.
Tanta hau labetik makina moldatzailera doazen hodi batzuetatik dabil eta hor ontzi berriari forma emango dio.
Prozesu honen bidez sortutako ontziek jatorrizko ontzien ezaugarri berak dituzte. Nahi beste aldiz errepika daitekeen prozesu bat da lehengai honek bere tasun guztiak gordetzen baititu.