Ermuko Udala
Laguntza Menua
Argazkien Menua
Menu Nagusia
"Hiria ez dugu herritarrok egiten arbasoengandik oinordetzan hartzen dugu eta".
Julián Marías
Julián Maríasen esaldi horrek izaki hiritarraren esentzia dauka barruan eta bizi garen hiria mantendu eta hobetu beharra aipatzen du zeharka, aurrekoengandik jasotakoa baino hiri antolatuagoa, atseginagoa eta ederragoa utz diezaiegun gure seme-alabei. Hori lortzeko, hiria babesteko kontzientzia orokorra sortu eta bizitza zegoen tokian bizitza utzi behar dugu.
Era berean, hiri batean bizi diren pertsonek beraien etxean bertan asetzen diren beharrizanez gain, beste hainbat gehiago dituztela eta hiriak beharrizan horiei (pasealekuak, berdeguneak, kirol-guneak, ekipamendu komunitarioak, erreka garbiak…) erantzun behar diela konturatu behar dugu. Hirian bizitza igarotzeaz gain bizi ahal izan gaitezen.
Horixe da Plan Orokorraren bidez garaturiko hirigintzaren eta herri-akzio urbanizatzailearen helburua; azken finean, hiri-hazkundea antolatzea eta ordenatzea, hazkunde hori harmonikoa eta batez ere, iraunkorra izan dadin lortzeko.