Ermuako Udala
Laguntza Menua
Argazkien Menua
Menu Nagusia
Naturaren baliabideak mugatuak dira; aitzitik, zabor gehiegi sortzen dugu eta ez dugu aprobetxatzen berrerabiltzeko, birziklatzeko eta berreskuratzeko dituen aukerak. Mentalizatu behar dugu! Ahalegin txikiekin guztiok asko egin dezakegu egoera hobetzeko.
Zaborra guztioi dagokigun arazo bat da eta gure erantzukizuna ez da kalera atera eta eraman dezaten soilik.
Gure udalean zabor bilketa eta hiri-hondakin solidoen eta birziklagarriak diren produktuen bilketa, Debabarrenako mankomunitateak eskaintzen ditu.
Indarrean dauden legeek paper, ontzi, pila, eta abarren gaikako zabor-bilketa egiten behartzen gaituzte. Horretarako edukiontzi desberdinak prestatu dira: berdea etxeko zaborretarako; beste berde bat (erdizirkularra edo) beirarako; urdina paper eta kartoirako; eta horia ontzietarako.
Paper eta kartoirako edukiontzi urdin batzuek erabilitako pilak biltzeko ontzi bat daramate. Eta oraindik toki gutxitan bada ere, hiri-hondakin solidoen bilketa lurperatutako edukiontzietan ere egiten da.