Prezipitazioak
Itzuli
Modu likidoan zein solidoan (euria, elurra, txingorra) zerutik erortzen den urari prezipitazioa deitzen zaio.
Hodeia eratzen duten ur-tanta, izotz-partikula eta izotzezko kristalak askoz ere txikiagoak dira (euri-tantarik txikiena ere hodeietan diren mikrotanta gehienak baino ehun aldiz handiagoa da). Euri-eran zerutik erori aurretik asko gehitu behar da horien tamaina eta pisua. Hori bi modutara gerta daiteke: koaleszentziaz, tanta batek, erori ahala, beste txikiago batzuk bereganatzen dituenean, edo kondentsazioz, izotzezko partikulak apurka-apurka, euri-tanta bat eratu arte, elkartzen direnean.
Izotz-partikulak handiago egiten direnean elur-malutak sortzen dira; izotzezko kristal bilakatzen dira elkarrekin bat eginez. Erori ahala aire-geruza beroago bat gurutzatzen dutenean, urtu eta euri-eran erortzen dira.
Txingorra kumuloninboetatik erortzen da, ur-tanta eta izotz-partikulaz eratutako formazio bertikaleko hodei handiak. Hodeiaren tantak izoztu egiten dira geruzatan, tipula-eran, izotzezko kristalen gainean.
Txingor-bolatxo batek 5 eta 50 milimetro bitarteko diametroa izan dezake, nahiz eta askoz handiagoa ere izan daitekeen.
Gora
Tximistak, trumoia eta oinaztuak
Hodeiek elektrizitate estatikoa daukate. Karga elektrikoak hodeian pilatzen dira: positiboak (+) hodeiaren goialdean eta negatiboak (-) behealdean. Lurra ere elektrizitate positiboz kargatuta dago.
Hodeiaren barruan dabiltzan aize-laster zakarrek frikzioak sortzen dituzte, partikulak elektrizitatez kargatuz.
- Tximista, hodeiaren behealdean dagoen karga negatiboa txinparta elektriko modura lurraren kontra deskargatzen denean sortzen da. Lehenengo argi-distira horri tximista nagusia deitzen zaio. Lurraren karga positiboak zerura igotzen du tximista nagusiak airean irekitako bidetik. Bigarren argi-distirari itzulera-tximista deitzen zaio; tximista nagusia baino askoz distiratsuagoa da eta milioika volta ditu.
- Trumoia, airea elektrizitatearen eroale txarra da, baina itzulera-tximistaren potentzia izugarriak birrindu egiten du aire-bide estuaren erresistentzia. Airea izugarri berotu eta abiadura bizian zabaltzen da.
Gure planetako tenperaturen banaketa horizontala latitudeak eta lur eta ozeanoen konfigurazioak definituta dago. Ingurune ekuatorial eta intertropikalean intsolazio handiena dago metro karratuko, inguru horretan eguzki-izpiek zut jotzen dutelako.
Latitude ertainetan, eguzki-izpiek zeihar jotzen duten horietan, tenperaturaren galera handiagoa da eta gau-egunen arteko ezberdintasun termikoa gehiago nabaritzen da.
Ozeanoek, kontinentea baino bi aldiz astiroago hoztu eta berotzen direnez gero, tenperaturaren efektu erregulatzailea sortzen dute kostaldeko klimetan. Itsasoak leundu egiten ditu tenperatura hotzak eta beroak, tenperatura-kontrasteak gutxituz.
Baldintza horiek guztiek lurraren tenperaturan eragiten dute, bai eta lurreko klima-mota ezberdinetan eta beste faktore batzuetan ere.
- Oinaztua, tximistak sortzen duen argitasuna da.
Tximista nagusia eta itzulerakoa bereizita, bata bestearen ondotik, gertatzen dira, baina hain abiadura bizian, deskarga bakarra bailiran ikusten ditugula.
Gora
Bitxikeriak
- Tximistaren abiadura 300.000 kilometrokoa da segundoko.
- Trumoiaren abiadura 350 metrokoa da segundoko.
Horregatik entzuten dugu trumoia tximista ikusi eta apur bat geroxeago, nahiz eta biak batera gertatzen diren.
- Trumoiaren zarata tximista ikusi eta bost segundora entzuten baduzu, ekaitza pare bat kilometrotara dagoela esan nahi du.
- Tximista nagusia eta itzulerakoa bereizita, bata bestearen ondotik, gertatzen dira, baina hain abiadura bizian, deskarga bakarra bailiran ikusten ditugula.
- Tximistak beti hartzen du hodeia eta lurraren arteko biderik laburrena.
- Aparatu elektrikoko ekaitz batek mendian harrapatzen bazaitu, urrun zaitez isolatutako zuhaitz, zutoin eta hesi metalikoetatik.
- Ez zaitez lurrean etzan, ez eta zutik geratu ere, uzkurtu zaitez.
- Eraikin baten barruan bazaude, jar zaitez hormetatik urrun. Auto barruan ere salbu egongo zara, gurpilek lurretik isolatzen zaituztelako.
Gora