Ermuko Udala
Laguntza Menua
Argazkien Menua
Menu Nagusia
Erabilitako pilak paper eta kartoi edukiontzi gehienetan itsatsita dauden hori koloreko edukiontzi txiki batean uzten dira. Bilketa paper eta kartoi bilketaren ibilbidea aprobetxatuz burutzen da.
Eginkizun honetarako biltegietatik jasotako pilak enpresa batera eramaten dira birziklatzeko. Enpresa honek birziklapen-unitatea eta edozein motatako pilak biltzen dituen transfer-unitatea ditu. Modu honetan, talde berdinetan bereizi ondoren enpresaren beraren prozesuan birziklatuko dira edo baimendutako kudeatzaile espezifikoei bidaliko zaizkie baliozta ditzaten.
Pila mota ezberdinen bereizketa eskuz egiten da, lau kategoriatan: alkalinoak, Ni-Cd pilak, Li pilak eta botoi-pilak. Azken hauek enpresan bertan aztertzen dira, besteak, aldiz, baimendutako beste zentroetara bidaltzen dira han tratamendua jaso eta baliozta ditzaten.
Botoi-pilek txikitze kontrolatua jasaten dute. Honen bidez ore bereizi bat lortzen da, materialak modu berdinean berotzeko, txikitzeko eta beharrezkoa denean lurruntzeko zailtasunik izan ez dezaten.
Gainerako pila-motak eskumena duten enpresetara bidaltzen dira eta han zinka (Zn) ateratzea eta elektrolitoak neutralizatzea (pila alkalinoen kasuan) lortzeko tratamendua ematen zaie edo nikela (Ni) ateratzeko eta kadmioa (Cd) geldotzeko (Ni-Cd pilen kasuan). Litiozko pilak (Li) segurtasun-gordailuetan metatzen dira besterik gabe.