Ermuko Udala
Laguntza Menua
Argazkien Menua
Menu Nagusia
Bilketarako jarritako edukiontzi urdinetan utzitako papera eta kartoia, edukiontzi barruko hondakinen bolumenaren arabera biltzen dira.
Zerbitzu hau emateko 2 ardatzeko kamioia erabiltzen da, kutxa goiko aldetik irekita eta garabia daukana; 2 langile behar dira bilketa honetarako. Edukiontziak beira eta ontzienen antzera husten dira. Goiko heldulekutik lotzen dira, kamioi gainean igo eta beheko tapa ireki ondoren bere edukia hustu egiten da.
Gainera, astelehenetik larunbatera bitartean arratsaldeko zerbitzua dago, hiriguneko dendetako kartoia biltzeko; “atez ateko” zerbitzuaren antzekoa da.
Edukiontzietan bildutako paper eta kartoi guztia bereizketa instalazioetara eramaten da. Bertan sailkatzen da, papera eta kartoia bere zuntzaren kalitatearen arabera bereiztuta. Fardoak egin eta lehengai hori paper edo kartoi berri bihurtzen arduratzen diren enpresetara bidaltzen da. Orokorrean, 4 talde egin daitezke:
Papera kalitatearen arabera bereiztea oso garrantzitsua da lehengaiak birziklatu ezin daitezkeen paper motak edo birziklapen prozesuari kalte egin diezaioketen bestelako gai arraroak izan ez dezan.
Lehengaia kalitatearen arabera bereizten denean, papera pulper edo zuntzgabetzeko makina batean isurtzen da urarekin batera, bertan txikitu egiten da zelulosa-zuntzak bereizteko. Pulperra hondoan disko bat duen harraska zirkularra da eta zenbait hegal irteten zaizkio. Diskoa mugitzean materiala txikitzen da eta erauzketa kameratik ateratzen da. Prozesu honek zuntzak modu egokian desegitea lortzen ez badu, orea pilulagabetzeko makinatik pasatuko litzateke. Prozesu honetan oreak zirkulu itxurako lerroetan hortzak dituzten zenbait irekiduratatik igaro behar du. Hortz hauek mugimendu birakaria dute.
Zenbait kasutan, paper birziklatuari eman nahi zaion zuritasun mailaren arabera, orea kloroz, hipokloritoz edo peroxidoz, edo hain kutsagarriak ez diren osagai oxigenatuez zuritzen da. Orearen beraren kalitatea hobetu nahian batzuetan pasta birjina, almidoia edo koloratzaileak eransten zaizkio.