Ermuako Udala
Laguntza Menua
Argazkien Menua
Menu Nagusia
ERROMEROA. San Pelaioko Plaza
Hosto iraunkorreko zuhaixka da. Ondo jasaten ditu muturreko tenperaturak. Adarrek metro bat edo metro eta erdi izan dezakete. Lurrak iragazkorra eta buztinik gabekoa behar du izan. Eguzki asko behar du. Loreak urdin-moreak dira eta hostoak berde ilun kolorekoak gainaldean eta zuriak eta bilotsuak beheko aldean. Esentzia lurringintza eta medikuntzan erabiltzen da. Hostoak ehizako eta bestelako okelak ontzeko erabiltzen dira.