Ermuako Udala
Laguntza Menua
Argazkien Menua
Menu Nagusia
ARTE. Ongarai Kalea
Adaburu zabal eta biribildua duen zuhaitz edo zuhaixka hau 25 metroraino irits daiteke. Hiru eta lau urte bitartean irauten du hostoak, hori dela eta, beti berde egoten da. Lur mota guztietan hazten da. Lehorte handiak eta klima gogorrak jasaten ditu. Ezkurra ematen du eta udazkenaren azken aldean umotzen da; gozoa da eta gizakientzako elikagai moduan erabili zen antzina. Txerrientzako bazka gisa ezagutzen da. Egur trinko eta gogorra du eta eraikuntzarako, nekazaritza tresnak egiteko eta obra hidraulikoetarako erabili zen.