Ermuako Udala
Laguntza Menua
Argazkien Menua
Menu Nagusia
INTXAURRONDO. Rekalde
Hosto erorkorra duen zuhaitz hau 20-25 metroraino haz daiteke. Ekialdeko Asiatik eta Pertsiatik dator, baina antzinate urrunean hedatu zen Penintsula osoan. Azkar hazten da. Oso preziatua da intxaurrondoaren fruitua (intxaurra), baita zuhaitza bera ere, itzala ematen duelako eta kalitate handiko egurra duelako (ebanisterian oso estimatua). Apirilean edo maiatzean loratzen da eta intxaurrak udaren amaieran batzen dira. Intxaurraren oskol berdea oihalak berde ilun tindatzeko erabili zen. Intxaurraren olioak industri aplikazioak ditu: pinturen gertakinak, xaboiak. Antzina xarabe moduan erabili zen tenia kanporatzeko.