Ermuako Udala
Laguntza Menua
Argazkien Menua
Menu Nagusia
GEREZI-ERRAMU. San Pelaioko Plaza
Apaintzeko erabiltzen diren zuhaitz ederrak dira prunusak (ikus zuhaitz hostotsuak), baina horiez gain, zuhaixka formako barietate bat dago, lorategietarako baliagarriagoa izaten dena. Gerezi-erramuak hosto handi eta distiratsuak ditu eta galburuek apirilean ernetzen diren lore txiki zuriak dituzte. Lorategietako lur mota guztietan hazten dira, baldin eta iragazkorrak badira. Ondo jasaten dituzte inausketak.