Ermuko Udala
Laguntza Menua
Argazkien Menua
Menu Nagusia
Ontziak edukiontzi horietan uzten dira, beirarako erabiltzen direnen antzekoak dira. Bilketa egunero egiten da (20:00etatik 03:30era), baina aldizkakotasun hori alda daiteke puntu bakoitzean sortutako bolumenaren arabera.
Zerbitzu hau emateko 3 ardatzeko kamioia erabiltzen da (26 tonakoa). 20 m3 edukiera daukan kutxa trinkotzaile bat eta edukiontziak goiko aldetik husteko garabia dauzka. 2 langile arduratzen dira kamioiaz.
Bildutako material guztia Legazpin dagoen ontziak banatzeko instalaziora garraiatzen da. Instalazio honen sailkapenerako daukan edukiera 1.800 tonakoa da urtean, (egun erabiltzen ari diren zifrak), eta 6 mankomunitateri zerbitzua emateko diseinatu da (horien artean Debabarrenakoa), 328.211ko biztanleriarekin.
Instalazio honetan bildutako ontziak eskuz sailkatzen dira eta ondoren, motaren arabera fardoak egiten dira. Ontziak 3 taldetan sailkatzen dira:
Behin banaketa fasea amaitutakoan, ontziak euren prozesu produktiboetan lehengai bezala erabiltzen dituzten birziklatzaileetara eramaten dira.
Brikak paper lantegi batera bidaltzen dira kraft papera eskuratzeko, eta hau ondoren erabiliko da, beste gauza batzuen artean, paperezko poltsak eta zakuak egiteko.
Plastikozko ontziak (sailkatuta) plastikozko birziklatzaileetara bidaltzen dira eta hauek txikitu, garbitu eta eraldatze makineria egokiaren bidez, arroz ale baten tamainako zatiki bihurtzen dituzte, “galauts” deitutakoak. Galauts hori azkenean hodiak, zabor-poltsak, bidoiak, loreontziak, garbikarientzako ontzi berriak baita arropak ere (jantzi polarrak) egiteko erabiltzen da.
Ontzi metalikoak altzairu-fabrika batera bidali eta bertan urtzen dira, lehengai berriak sortuz.