Ermuko Udala
Laguntza Menua
Argazkien Menua
Menu Nagusia
Espainiak klima epela du latitudeagatik eta itsasoz inguratuta dagoelako. Aire-masa hotzak iparraldetik datoz eta aire-masa beroak hegoaldetik. Atlantikoko ozeanoak eta Mediterraneo itsasoak klimarengan eragina dute, berau leuntzen baitute.
Gure klimatologia Europaren erdialdeko Atlantikoko motakoa da. Klima epela eta hezea da, denboraldi lehor edo idorrik ez edukitzeagatik eta urtaro hotz eta laburra izateagatik bereizten dugu besteetatik. Maila makroklimatiko honetan bere behin betiko aldagaien batez besteko balioak hurrengo hauek dira:
KLIMA-ALDAGAIA | BATEZ BESTEKO BALIOA |
---|---|
Urteko batez besteko tenperatura | 12-14ºC |
Hilabete hotzenaren batez besteko tenperatura | 6-10ºC |
Hilabete beroenaren batez besteko tenperatura | 18-20ºC |
Izozte-denboraldiaren batez besteko iraupena | 4 a 6 meses |
(E.T.P.) URTEKO BATEZ BESTEKO EBAPOTRANSPIRAZIOA | 650-750 mm |
Urteko batez besteko prezipitazioa | 8.324 |
Urteko batez besteko defizita | 5.946 |
Denboraldi lehorraren batez besteko iraupena | 7.135 |
Neguko prezipitazioa | 8.324 |
Udaberriko prezipitazioa | 8.324 |
Udazkeneko prezipitazioa | 8.324 |
Ombroklima hiperhezea, mediterraneoaren eragin falta eta neguko erregimen termikoa epel-freskoa dira honen ezaugarriak.
Urria eta apirila artea aretan gehienezko prezipitazioa lortzen du, maximoa abenduan eta minimoa martxoan dituelarik. Zazpi hilabete hauetan urteko prezipitazio guztizkoaren %87 baino gehiago biltzen da.
Denboraldi honetan zehar hileko prezipitazioak 100 mm gainditzen ditu, martxoan izan ezik.
Laino ugari dago urtean zehar eta airearen hezetasun erlatiboa altua da.
Neguak freskoak dira eta ez dira oso gogorrak. Izozte kopurua urtean 10 egunetik beherakoa da.
Udak leunak eta onak dira, bero handirik gabe. Erregimen termikoaren leuntasunak eta prezipitazio ugariek landare-jardueraren denboraldia zabala izateko aukera ematen dute, 10-12 hilabete artean. Jarraian, 20 urtetan zehar Ongarai Ikastetxean (egun Anaitasuna Ikastola) dagoen estazio meteorologikoan jasotako tenperatura eta plubiometria datuak gehitu ditugu.
Honen kontrola Jorge Totorika irakaslearen pazientzia handiko lan eskuzabalari esker egin ahal izan da. Berari eskertu behar diogu gaur datu hauek eskaini ahal izatea.
Tenperaturak | Balioa |
---|---|
Urtetik urterako batez besteko tenperatura | 12,8ºC |
Maximoen batez besteko tenperatura | 17ºC |
Maximoen batez besteko tenperatura - hilabete hotzenarena- (Urtarrila) |
10,5ºC |
Maximoen batez besteko tenperatura - hilabete hotzenarena- (Urtarrila) |
24,9ºC |
Minimoen batez besteko tenperatura |
7,8ºC |
Minimoen batez besteko tenperatura - hilabete hotzenarena - (Urtarrila) |
2,8ºC |
Minimoen batez besteko tenperatura - hilabete beroenarena - (Abuztua) |
13,8ºC |
Urtetik urterako batez besteko prezipitazioa ( l/m2) | 1.430 mm. |
Prezipitazio egunak urtean |
171 |
Gehienezko prezipitazioa duen hilabetearen batez bestekoa (Apirila) | 180 mm |
Gutxieneko prezipitazioa duen hilabetearen batez bestekoa (Uztaila) | 56 mm |