Otsababa, neguko lore bitxia, eukaliptoa eta neguko txilintxak loratzen dira eta erramuaren hostoak kimatzen dira.
OTSAILA
Migrazio-hegaldiak hasiko dira eta hegazti harrapariek lehenengo errunaldia izango dute. Zikoinak eta enarak heltzen dira. Txolarreak arreske daude, arrano eperzaleak errutzen du eta hontz handiak maitasun doinua kantatzen du.
MARTXOA
Udaberriaren lehenengo hilarekin batera urte naturala hasiko da. Hegaztien migrazioak gertatuko dira, kirikinoak esnatzen dira eta Afrikatik itzultzen dira sai zuriak. Animaliek eta landareek bizitzeko pultsua berreskuratzen dute. Lore horiak, basoko eguerdililiak eta bioleta ahulak ernatzen dira. Muskerrak eta sugandilak ikus daitezke eta martxoaren amaieran lehenengo erbikumeak korrikan ibiliko dira alde batetik bestera.
APIRILA
"Apirileko euria…". Hegazti berantiarrak heltzen direnean migrazioa amaituko da. Otsoek neguko ilajea galtzen dute eta sorbeltzak itzultzen dira.
MAIATZA
Bizitzaren leherketa gertatuko da: animalia asko ugaltzeko denboraldian daude. Lepahoriek eta lepazuriek kumeak munduratuko dituzte eta itsasertzeko harkaitzen artean errungo du itsas aingirak Sorbeltzak eta enarak hezten dituzten eta otsemea erditzen da. Loratzea orokorra da eta txarek eta isatsek mendiak lurrintzen dituzte.
EKAINA
Udaberriak lekua utziko dio udari eta ekaitzak sarri gertatuko dira. Intsektuak ugaritzen dira eta txitxarrak entzun ditzakegu.
Kanpandorrean hontzak txitak berotzen ditu eta laborren artean galeperraren txitek korrika egiten dute. Orkatzak, antxumeak eta sarrioak jaiotzen dira mendietan. Sendabelarrak biltzeko garaia da. Hilaren 21ean uda etorriko da eta urteko egunik luzeena da.
UZTAILA
Uzta-garaia da. Mendi garaiak, izotza urtu eta gero, lorez betetzen dira. Animaliak eta landareak goieneko aldian daude.
ABUZTUA
Ekaitzak eta txingorra sarriak dira. Udaberrian hasitako gertaerek amaiera izango dute (loratzea, arreskea, heztea…) eta udazkenekoak hasiko dira (fruitu ematea eta migrazioa).
Zikoinak eta gainerako hegazti migratzaileak Afrikara itzultzeko prestatzen ari dira.
IRAILA
Udaren azken hilabetea eta udazkenaren hasiera. Loreek fruituei eta haziei bidea irekitzen diete. Europako birigarroak penintsulara heltzen dira negua pasatzeko. Fruituak heldu dira eta basaranekin patxarana egiteko momentua da. Mikel Deunaren uda beroarekin esango dio agur irailak.
URRIA
Eguraldi atsegina izan ohi da. Fruitu ugari daude eta basoak kolore ederrekin apaintzen da.
Hegaztiek migrazioekin jarraitzen dute: usoak, Europako zentrotik eta iparraldetik datozen kurriloak.
Urtxintxak elikagaiak gordetzen ditu bere babeslekuan negua pasatzeko.
Hilabete honetan jaioko da untxien azken kumaldia eta oreinak estaltzen dira.
AZAROA
Udazkenaren gainbehera da. Euriteek latsak suspertzen dituzte eta hezetasunak goroldioaren berdetasuna.
Arteen ezkurrak erortzen dira eta pinudien eta izeien pinaburuak. Padurak eta urmaelak ahatez betetzen dira. Mendiko basahuntz piriniarren arrak ahunzkaran daude eta otsoak neguko ilajea harro erakusten du.
ABENDUA
Negua heldu da. Ugaztunak ilaje lodiekin janzten dira edo hibernatzen dute. Pirinioetako mendiek marmotaren loa zaintzen du eta hartzak erdi lo daude euren gordelekuan.
Lepazuriak herrien inguruan ibiltzen dira eta azeriak bere gunea zaunken bidez mugatzen du. Abenduaren 21a urteko egunik laburrena da, negua heldu da.