Ermuako Udala
Laguntza Menua
Argazkien Menua
Menu Nagusia
Giza kontsumorako egokia izan dadin, bildutako ura tratatu beharra dago, batik bat lurrazaleko iturrietatik datorrena, honek industriaren, nekazaritzaren eta abeltzaintzaren eragina jasan ohi baitu.
Ermuak Errotabarrin Ur Edangarria Tratatzeko Estazioa (UETE) du. Puntu honetan ur landugabeak arazketa prozesu fisiko-kimiko bat jasaten du, dituen kutsatzaileak kentzeko. Horrela, kontsumorako egokia den ura lortzen da.
Uraren oinarrizko hiru kutsatzaile mota daude: mineralak (metalak, konposatu kimikoak), organikoak (garbigarriak, gasolina, eta abar), eta biologikoak edo mikrobiologikoak (birus, bakterio eta parasitoak).
Prozesu fisikoa honetan datza: tratamenduaren hasieran koagulatzaileak eta malutatzaileak gehitzen zaizkio; horiek uretan disolbaturiko materialen sedimentazioa errazten dute. Prozesu hau dekantagailu izeneko tanga handi batzuetan ematen da; horietatik, ura abiadura handian pasatzen da. Ondoren, ura hareazko filtroetatik pasatzen da, dekantazio prozesuan kentzea lortu ez diren partikulak hartzeko.
Prozesu kimikoan zehar kutsatzaile mikrobiologikoak ezabatzen dira. Hori urari desinfektagarri bat gehituz lortzen da, Ermuko kasuan, Kloro Gas izenekoa. Konposatu hori bi unetan gehitzen da: lehenik eta behin, nahasketa ganberan tratamendua hasi aurretik, tratamenduak dirauen bitartean, eragile kutsatzaileak ezabatzen dira eta, ondoren, kloratzaile automatizatu batzuek kloro maila doitzen dute (0,8 PPM) UETEtik irtetean.
Kontsumo publikorako urek sareko puntu guztietan erabateko desinfekzioa bermatu ahal izateko adina kloro izan behar dute.
Herritarrok kontsumitzen dugun uraren kalitatea bermatzeko xedez, aldiro analilsiak egiten dira banaketa sarearen hainbat puntuetan, ura jasotzen den lekuetan eta edateko uraren transferentzia estazioan. Analitikak 'LABAQUA' laborategiak egiten ditu, horrelako probatan aditua delako eta alor horretan jarduteko Euskal Herrian Osakidetzak eskatzen duen ziurtagiaria (akreditazioa) duelako .
Analitika horien emaitzak taulatan eskura ditzakezu ondoko loturaren bidez:
Data | Deskripzioa | Dokumentuak |
---|---|---|
2021/3/26 | 2021eko otsailaren egindako analisiak | Atzitu |
2021/2/26 | 2021eko urtarrilaren egindako analisiak | Atzitu |
2021/1/29 | 2020ko abenduaren egindako analisiak | Atzitu |
2021/1/14 | 2020ko azaroaren egindako analisiak | Atzitu |
2020/11/30 | 2020ko urriaren egindako analisiak | Atzitu |
2020/11/2 | 2020ko irailean egindako analisiak | Atzitu |
2020/10/30 | 2020ko abuztuan egindako analisiak | Atzitu |
2020/9/4 | 2020ko uztailean egindako analisiak | Atzitu |
2020/7/30 | 2020ko ekainean egindako analisiak | Atzitu |
2020/6/30 | 2020ko maiatzean egindako analisiak | Atzitu |