Ur kontsumo murrizteko aholkuak
Itzuli
Solidarioak izan behar dugu eta ez alferrik galdu ondasun urri bat; urritasun hori erakusteko adibide bat: mundu osoan, urtero, hiru milioi pertsona baino gehiago hiltzen da ur edangarria ez izateagatik; gabezia horrek 1.100 milioi pertsonari eragiten dio mundu osoan.
- Gogoratu: "ura aurreztea gure esku dago".
- Ur beroaren kontsumoa murrizteak ur eta energia nabarmen aurreztea dakar.
- Bainua hartzen dugun bakoitzean, dutxa bat hartzen dugunean baino hiru bider ur gehiago kontsumitzen dugu.
- Merkatuan badira kostu baxuko gailu erabilerrazak; uraren kontsumoa 50% aurreztea ahalbidetzen dute horiek.
- Ez utzi iturriak irekita hortzak garbitzen ditugun edo bizarra mozten dugun bitartean.
- Ez “bota ura” pentsatu gabe erabilera txiki bakoitzean. Kontu pixka batekin, ur kantitatea doi daiteke erabilera txikietarako.
- KONTUZ! Komuna ez da zakarrontzia. Ez dira bota behar hoditeria traba dezaketen objektuak (trapuak, konpresak, produktu kimikoen hondakinak, eta abar).
- Ekidin iturrien tanta-jarioa: segundoko tanta bakoitza, eguneko 30 litro dira.
- Garbigailua eta ontzi-garbigailua erabat beteta daudenean jarri martxan.
Gora