Laguntza Menua
Argazkien Menua
Menu Nagusia
Egiten ditugun jarduerei buruzko informazioa zabalduz eta Ermuko herritarrek eskura dituzten prestazio eta zerbitzuen berri emanez, Udala herritarrengana hurbiltzen jarraitzeaz gain, Ermuko udalean udal baliabideen kudeaketan, herritarrekiko arretan eta gizarteari kontuak azaltzeko orduan gardentasun-kultura sustraitzeko eta sustatzeko lanetan konprometiturik gaude. .
Ermuko udalean ez da nahikoa legeak bete-betean betetzea, haruntzago joan nahi dugu eta boluntarioki, gure gobernu-jarduna gardentasunean eta erantzukizunean oinarritu nahi dugu. Hala egiten dugu konbentzituta gaudelako.
Horregatik gardentasuna bultzatu dugu gure kudeaketa eta eguneko jardunaren ikurra bihurtuz, kudeatzaileen gainean kontrol zorrotzak egiteko aukera sortuz, proposamenak aurkeztuz eta zeregin sortzailea bultzatuz. Horrela, eta besterik ez, konfiantza eta herritarrek berea den informazioa berreskuratzea ahalbideratzen da, azken finean gizarte arduratsuagoa, informatutagoa eta inplikatuagoa izateko aukera ematen da.
Baina gardentasun kontu hau, batez ere, aukera bat da, bai etxe barruan gure barneko antolaketa eta lan egiteko modua hobetu behar dugulako, bai eta etxetik kanpo ere, herritarrek udalean konfiantza izan dezaten eta hurbilago dagoen erakunde bat bezala har gaitzaten.
Ezagutu itzazu hobeto zure udaleko zinegotziak. Beraien eskumenak, eginkizunak, ardurak, ondasunak eta ordainsariak...
Jakin ezazu zure udala nortzuk osatzen dugun, zertarako gauden, zein zerbitzu ematen dizkizugun eta nola jar zaitezkeen gurekin harremanetan.
Jakin zure udalaren ondarea zein den, ezagutu bere erakunde autonomoak eta Promosa. Begiratu udalaren ondasunak zein diren, horien izaera eta eskuratzeko modua.
Ondarea (eraikitzen)
Zuzenean edo nahi duzunean ikus ditzakezu gobernu-organoen bilkurak. Eguneko gai-zerrenda, deialdi eta aktez gain, eskura izango duzu bilkura bakoitzean erabili den dokumentazioa ere
Gobernu-organoen bilkura guztien abisua emango dizugu, zure udala zertan ari den eta nola hartzen diren zuri dagozkizun erabakiak jakin dezazun
Ezagutu zure udalaren Mapa Estrategikoa, Misioa eta Balioak. Horrela zer pentsatzen dugun eta etorkizuna nola prestatzen ari garen jakingo duzu, zerbitzurik hoberenak eskaintzeko
Jakin, ardatz eta helburu estrategikoen bidez, zure udalak zer egingo duen. Horiek bere Agintaldi-planeko ekintzen bitartez gauzatuko dira
Ezagutu Gobernu-programan biltzen den ekintza bat eta bakoitza 2015-2019 agintaldian gauzateko
Jakin zein irizpide erabiliko dugun 2015-2019 Agintaldi-planeko ardatz eta helburu bakoitzean biltzen diren ekintzak gauzatzeko
Udal Aurrekontuaren inguruko informazio guztia argitaratzen dugu, zenbat diru sartzen den, zertan gastatzen den eta zure zergen dirua zertarako erabiltzen den jakin dezazun.
Udal Aurrekontua egiteko herritarren partaidetza behar dugu. Ikus ezazu nola jaso dezakezun zure iritzia udal zerbitzuk hobetzeko
Udalak egiten dituen kontratu txiki guztiak argitaratzen ditugu eta alor bakoitzak gastatzen duenaren laburpen bat ere bai, zure dirua zertan gastatzen dugun jakin dezazun
Gure kontratu-bilatzailearen bitartez di-da batean aurkituko duzu interesatzen zaizun kontratua, bai eta kontratazio-espedienteetan daukagun informazio guztia
Gurekin kontratu nahi baduzu lizitazio guztien berri emango dizugu, baita indarrean dauden haietan egindako aldaketen ingurukoa ere
Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren informazio guztia argitaratzen dugu. Ikusi nolakoa izango den Ermua 10 urte barru etorkizunerako hirigintza-erronken bitartez
Egiten ari garen obra eta ekipamendu berri guztien berri emango dizugu, Ermua nola aldatzen ari den egunez egun jakin dezazun
Udal arauak egiteko prozesuaren izapideak eta prozesu horretan sortzen diren dokumentu garrantzitsuak argitaratzen ditugu, aldez aurretiko kontsulta publikotik hasi eta horiek behin betikotasunez onartu arte
Udalak onesten dituen ordenantza eta arau guztiak argitaratzen ditugu. Ikus ezazu zein zerbitzu jasotzeko eskubidea daukazun eta beharko litzakeen jasotzen ari zaren
Lan arloko eta administrazioarekiko auzien prozeduren ebazpen judizial guztiak argitaratzen ditugu. Horrela, sartu eta epaitegietan amaitu duten Ermuko Udaleko kasuak ezagutu.
Hirigintza-hitzarmenak eta orotariko beste guztiak argitaratzen ditugu, tokiko herri baliabideekin burutzen dugun kudeaketaren xehetasunak jakin ditzazun