Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Eraikina ordenazioaren barne egotearen ziurtagiria


Itzuli

Zein da helburua?:
Indarrean dagoen udal planeamendu urbanistikoaren arabera, eraikin zehatz bat aplikagarri zaion araudi urbanistikoarekin bat datorrela eta berori finkatua dagoela ondorio guztietarako benetakotzea
Zein unitatek tramitatzen du?:
Idazkaritza. Informazio eta Erregistroa
Zein organok erabakitzen du?:
Idazkari nagusiak edo hark eskuordetutako pertsonak
Non aurkeztu eskaria?:
Informazio eta Erregistroa. Astelehenetik ostiralera, 9etatik ordu 2etara bitartean
Noiz aurkeztu behar da eskaria?:
Noiznahi
Administrazio isiltasuna:
Baiezkoa
Norentzat da?:
Eraikin zehatz bat ordenazioz kanpo ez dagoela egiaztagiria eskuratzeko interesa duten pertsona guztiek
Zein dokumentu behar da?:
Ziurtagiri-eskabidea
Araudia:
30/1992 Legea, azaroaren 26koa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena, zeina urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldarazi duen
7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Jaurbidearen Oinarriak arautzen dituena, zeina apirilaren 21eko 11/1999 Legeak aldarazi duen
57/2003 Legea, abenduaren 16koa, toki-gobernua modernizatzeko neurriak ezartzen dituena
Zenbat ordaindu behar da:
Salbuetsita
Tramitazio epea:
5 egun
Oharrak:
Interesatuak eraikina zehatz-mehatz identifikatzeko beharrezkoa den informazioa emango du (kalea eta eraikinaren zenbakia)
Unitate izapidegileak edozelako agiri osagarriak biltzeko eskubidea gordetzen du, kudeaketa egokiro egin ahal izateko

Erlazionaturiko dokumentuak


Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo