Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Ibiak. Alta


Itzuli

Zein da helburua?:
Ibilgailuak sartu eta irteteko espaloiaren aprobetxamendu intentsiboa ahalbidetzen duen lizentzia eskuratzea; gehienetan espaloiaren zintarria edo espaloia bera jaitsi edo aldatu beharko da, ibilgailuak gordetzeko lokaletara libre igarotzeko. Halaber, herri bidea aparkaleku esklusiboetarako eta denetariko merkantzien zamalanetarako erreserbatzeko lizentzia eskuratzea
Zein unitatek tramitatzen du?:
Arlo Teknikoa. Hirigintzako Diziplina Saila
Zein organok erabakitzen du?:
Hirigintzako eskuordetza duen Alkateordeak
Non aurkeztu eskaria?:
Argibide eta Erregistro bulegoa. Astelehenetik ostiralera: 9etatik 14etara
Noiz aurkeztu behar da eskaria?:
Aprobetxamendua hasi baino lehen
Administrazio isiltasuna:
Ezetsia
Norentzat da?:
Goian aipatutako aprobetxamendua eskuratzeko interesa duten pertsona edo enpresa ororentzat
Zein dokumentu behar da?:
Eskabidea
Garajerako erabiliko den lokalaren krokis akotatua, ondokoak zehaztuta: kokalekua, ibilgailuetarako tokiak zein izango diren eta barnealdean zirkulazioa nolakoa izango den
Araudia:
Ermuko Hiri-ordenazioko udal plan orokorra, urtarrilaren 28ko 18/2000 Foru Aginduaren bidez behin betiko onartua
Apirilaren 2ko 7/1985 Legea, Toki-Jaurbidearen Oinarriak arautzen dituena, apirilaren 21eko 11/1999 Legeak aldatua
Abenduaren 16ko 57/2003 Legea, Toki-gobernua modernizatzeko neurriei buruzkoa
Ibilgailuak espaloitik sartzeari eta herri bidea aparkaleku esklusiboetarako eta denetariko merkantzien zamalanetarako erreserbatzeari buruzko ordenantza, 1996ko abuztuaren 16ko 158. zk.dun BAO-n argitaratua
Ibilgailuak espaloitik sartzeagatiko tasa arautzen duen Ordenantza Fiskala
Zenbat ordaindu behar da?:
Jabe bakarreko ibilgailuetarako (alokairukoak ez badira) ibi partikularrak:
* 1. Ibilgailuetarako ibi bakoitza; gehienez 10 ibilgailutarako………….…..131,89 €
* 2. Ibilgailuetarako ibi bakoitza; 10 ibilgailu baino gehiagotarako…..……246,96 €
Komunitateko garajeetarako ibiak; hau da, etxebizitza-eraikinetan egonik jabekideen ibilgailuak gordetzeko erabiltzen direnak:
*1. Ibilgailuetarako ibi bakoitza; gehienez 10 ibilgailutarako.....…….……131,89 €
*2. 10 eta 25 ibilgailu artean.…………………………………………………246,96 €
*3. 26 eta 50 ibilgailu artean……………………………………………….…397,66 €
* 4. 50 ibilgailu baino gehiagotarako ibi bakoitza…………………….....….613,39 €
Industria eta merkataritza-lokaletarako ibiak:
*1. Industrietarako eta ibilgailuen konponketa tailerretarako ibi bakoitza……………………………………………………..…………………..168,46 €
*2. Industrietarako eta motozikleten tailerretarako ibi bakoitza.….………….98,36 €
*3. Ibilgailuen salmentako saltegietarako ibi bakoitza……………………….168,46 €
* 4. Motozikleten salmentako saltegietarako ibi bakoitza..…….………………98,36 €
*5. Bestelako merkataritza-establezimenduak………………….....…………143,68 €
* 6. Industrietarako ibiak…………………………………………..…..…….…..269,46 €
Obrengatik edo antzeko inguruabarrengatik baimendutako ibiak
*Sarbiderako, espaloian hartu behar den m² bakoitzeko, hilabetean edo zatikian.....12,21 €
Aparkaleku-erreserbak:
*1. Aparkaleku iraunkorra, metro lineal edo zatiki bakoitzeko...……..…..…..33,32 €
* 2. Eguneko lau orduko aparkalekua,
metro lineal edo zatiki bakoitzeko..…………………………………..….…….30,27 €
*3. Bidaiari-lineetarako aparkaleku iraunkorreko erreserbak,
metro lineal edo zatiki bakoitzeko......…………………………………..……..86,94 €
Herri bidea aparkalekurako, zamalanetarako eta ibilgailuak espaloitik sartzeko erreserbatuta dagoela adierazteko seinale-plaka bakoitzeko.......……….….……60,90 €
Tramitazio epea:
15 egun
Oharrak:
Ibia emango da soilik sarbidea egin ahal bada eta hori ibilgailuak gordetzeko lokalaren fatxadarekin aurrez aurre badago
Ibi-lizentzia emateko, lizentzia lortu nahi duen lokalak jarduera-lizentzia egokia  izan behar du, ibilgailuen gordailuko lizentzia, nahiz industria edo biltegiko lizentzia; edo bestela, lokala JEZ-en alta emanda egon beharko da jarduera nagusiari zeharka lotutako lokal gisa
Emandako baimenak iraungiko dira jarduera, lokalaren erabilera edo lizentziaren titularra aldatzen denean; kasu horietan baimena berriro eskatu beharko da
Ibia eraiki, zaharberritu edo kentzeko, edo egoki bada horren mantentze-lanak egiteko obrak lizentziaren titularrak egin beharko ditu, Udalaren ikuskaritza teknikoarekin
Zintarria eta espaloia egokitzeko obra ez da hasiko ibirako baimena eman dela jakinarazten den arte
Ibiaren neurriak honakoak izango dira: gutxienez 3 metro, eta gehienez 6
Garaje-aparkalekuak gutxienez 3 auto edo gehiagorako edukiera izango du, eta azalera erabilgarria, guztira, 60 m² izango da
Halaber, garaje-plaza bakoitzak 20m² edo gehiagoko azalera izan behar du; neurri horiek lokalaren azalera erabilgarriari dagozkio, hau da, itxituren barruko aldeek mugatutako perimetroaren barruan dagoenari, aparkaleku horietan zerbitzu eta instalazioetarako erabiltzen diren azalerak alde batera utzita
Garaje-aparkaleku plaza bakoitzak gutxienez 2,20x4,50 metroko eremu konfiguratua izango du, eta gutxienez 2,20 metroko altuera librea. Plazen %25 2x4 metrokoak izatea onartuko da
Biltegien kasuan, ibia onartuko da lokalaren azalera erabilgarria 200 metro koadro edo gehiago bada, edo bestela, lokala JEZ-en alta emanda badago jarduera nagusiari zeharka lotutako lokal gisa. Lokalean ondore horretarako alta emanda dagoen ibilgailu industriala soilik gorde ahalko da. Administrazio-ikuskaritzagatik edo salaketagatik jakiten bada lokala ibi-eskaerak dakarrenaz bestelako jarduera baterako erabiltzen dela, edo jardueran baja ematen bada, udal administrazioak lizentzia baliogabetu ahal izango du
Arrazoia edozein dela ere, lokala eskaerak dakarrenaz bestelako jarduera baterako erabiltzen dela jakiten bada, udal administrazioak lizentzia baliogabetu ahal izango du
Kasuan kasu, lokala egokitzeko, berariazko eta baimen honetaz aparteko obra-lizentzia eskatu beharko da
Tramitazioa burutzen duen unitateak beretzat gorde du tramitea egokiro bideratzeko behar den edozein agiri osagarri biltzeko eskubidea den edozein agiri osagarri biltzeko eskubidea

Erlazionaturiko dokumentuak


Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marquιs de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo