Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Animalia arriskugarrien udal-erregistroan animalia bat erregistratzea


Itzuli

Zein da helburua?:
Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak bidezko udal-erregistroan erregistratzeko eskatzea
Zein unitatek tramitatzen du?:
Herritarren Segurtasunerako Sailak
Zein organok erabakitzen du?:
Herritarren Segurtasunerako zuzendariak
Non aurkeztu eskaria?:
Informazio eta Erregistroan. Astelehenetik ostiralera: 9etatik 14etara
Noiz aurkeztu behar da eskaria?:
Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko bidezko lizentzia eskuratu eta hurrengo hamabost lanegunen barruan
Administrazio isiltasuna:
Ez da bidezkoa
Norentzat da?:
Arriskutsuak izan daitezkeen animalien jabeei
Zein dokumentu behar da?:
Eskabidea
Eskatzailearen NANaren fotokopia
Animaliaren gorputz osoko argazkia, albotik aterata, 10x15 cm-koa, koloretan
Titularrak arriskutsuak izan daitezkeen animaliak eduki ahal izateko duen lizentziaren kopia, lizentzia hori Ermuakoa ez den Udalak eman badu
Animaliaren osasun-kartilaren kopia
Albaitariaren ziurtagiria, animaliaren osasun-egoera egiaztatzeko eta animalia bereziki arriskutsu egin dezaketen gaixotasun edo arazorik ez dagoela ziurtatzeko; gehienez hiru hilabete arinago albaitari elkargokideak emandakoa izan behar da
Erantzukizun zibileko aseguruaren ordainagiriaren eta polizaren kopia, gutxienez 120.000 euroko estaldurakoa, animaliak eragindako kalteetatik eratorritako erantzukizunetarako, animalia, zaintzeko, beste pertsona bati laga bazaio ere bai
Txakur-arrazari buruzko erregistro-orriaren kopia (mikrotxipa), animalia organo horretan inskribatuta badago
Animalia antzututa badago, horren egiaztagiria
Araudia:
Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko araubide juridikoari buruzko 50/1999 Legea, abenduaren 23koa
Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko araubide juridikoari buruzko abenduaren 23ko 50/1999 Legea garatu zuen 287/2002 Errege Dekretua, martxoaren 22koa
Euskal Autonomia Erkidegoan txakurrak edukitzea araupetzen duen Eusko Jaurlaritzaren 66/2000 Dekretua, apirilaren 4koa
Zenbat ordaindu behar da:
Ezer ere ez
Tramitazio epea:
Egutegiko 10 egun
Definición de las características del animal_E:
Arraza
Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza Sailak ezarritako arraza-moten zerrendaren arabera sailkatuko dira txakurrak
Ile-kolorea
Animaliaren ile-kolorea honako irizpideren baten arabera zehaztuko da:
*Abrikot-kolorea
*Altzairu eta su-kolorea
*Barkillo-kolorea
*Basurde-kolorea
*Beltza
*Beltza/su-kolorea
*Berezia
*Errauts-kolorea
*Grisa
*Gris zurixka
*Hiru kolorekoa
*Hondar-kolorea
*Hondar-kolorea eta grisa
*Kanela iluna
*Kanela-kolorea
*Laranja
*Marraduna
*Marroia
*Su-kolorea
*Urdina
*Urdina/ altzairu-kolorea
*Urre-kolorea
*Zuria
*Zuria eta gorrixka
*Zuria eta laranja
*Zuria eta marroia
*Zuria/kanela-kolorea
*Zuri-beltza
*Zuri-beltza orbanekin
Ilea
Animaliaren ile-mota honako irizpideren baten arabera zehaztuko da:
*Laburra
*Gogorra
*Luzea
*Kizkurtua
*Erdi-luzea
Xedea
Animalia zertarako erabiliko den; honako sailkapen-irizpideren baten arabera zehaztuko da:
*Ehizarako
*Zaintza edo babeserako
*Konpainiarako
*Arditarako
Oharrak:
Arriskutsuak izan daitezkeen animalien udal-erregistroan (arrazen araberako sailkapena) animalia duen pertsonaren datuak, animalia identifikatzeko balioko duten ezaugarriak eta animaliaren ohiko bizilekua adierazi behar dira, gutxienez; era berean, animalia gizakiekin biziko den ala beste asmo batzuetarako erabiliko den (zaintza, babesa, etab.) zehaztu behar da
Bizi diren artean, arriskutsuak izan daitezkeen animaliekin gertatutako gorabehera guztiak, baita animalia besterentzea, lagatzea, galtzea, lapurtzea, hiltzea, etab., Erregistroan adierazi behar dira. Era berean, animaliaren osasun-ziurtagiria, agintari eskudunak egindakoa, ere aurkeztu behar da, urtero, animaliaren osasun-egoera egiaztatu eta animalia bereziki arriskutsu egin dezaketen gaixotasun edo arazorik ez dagoela ziurtatzeko
Norbaitek animalia lapurtuz gero edo animalia galtzen bada, horren berri eman beharko dio animaliaren titularrak Udalari, gertaera horien berri izan eta 48 ordu igaro orduko
Betiko nahiz hiru hiletik gorako denboraldirako, arriskutsua izan daitekeen animalia bat Autonomia Erkidego batetik beste batera eramanez gero, animaliaren jabeak animalia erregistratu behar du bidezko udal-erregistroetan
Autonomia Erkidego bakoitzean Erregistro Nagusi informatizatu bat dago, beste administrazio eta agintari batzuek edo legezko interesa dutela egiaztatzen duten pertsonek datuak kontsultatu ditzaten. Horretarako, gorabehera idatziz jaso ondoren, udal-erregistroko datuak Euskal Autonomia Erkidegoko Erregistro Nagusira bidaltzen dira
Unitate izapidegileak edozein motako dokumentu osagarriak biltzeko aukera dauka izapideak behar bezala bideratzeko

Erlazionaturiko dokumentuak


Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo