Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Salaketa, tokietako ordutegia ez delako bete


Itzuli

Zein da helburua?:
Toki edo establezimendu publikoak zabaldu eta ixteko ordutegia ez dela bete salatzea
Zein unitatek tramitatzen du?:
Herritarren Segurtasunerako Saila
Zein organok erabakitzen du?:
Alkateordea Herritarren Segurtasunerako Saileko ordezkaria
Salaketa jartzeko tokia:
Argibide eta Erregistro Bulegoan. Astelehenetik ostiralera, 9.00etatik 14:00etara
Herritarren Segurtasunerako agenteren bati esanda
Telefono zenbaki honetara deituta: 943176300
Araudia:
Herritarren Segurtasuna Babesteari buruzko otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoa (HSBLO)
Toki Araubideari buruzko Oinarriak araupetzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legea, apirilaren 21eko 11/1999 Legeak aldatu zuena
Gobernu lokala modernizatzeko neurriei buruzko abenduaren 16ko 57/2003 Legea
Urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea (AJAPEL)
Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioen Zehapen Ahalmenari buruzko otsailaren 20ko Eusko Jaurlaritzako 2/1998 Legea (ZAL)
Jendaurreko Ikuskizunei eta Jolas-Jarduerei buruzko azaroaren 10eko Eusko Jaurlaritzako 4/1995 Legea (JIJJL)
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailburuaren abenduaren 16ko 296/1997 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegorako jendaurreko ikuskizun eta jolas-jardueren ordutegiak eta jarduera horiei buruzko beste alderdi batzuk ezarri dituena
Tramitazio epea:
5 hilabete
Ixteko ordutegi arruntak:
Ostalaritzako lokalak ixteko ordutegi arrunta udalaren establezimendu-lizentzian zehaztutako jardueren arabera ezarri da, aitortutako jarduera zein den kontuan hartu gabe
1. Taldea: 22:30ean
Adingabeentzako bereziki baimenduta dauden toki edo instalazioak edo alkoholik gabeko edariak eta janaria saltzeko baimena dutenak, sukaldaritza-jarduera izan barik, esate baterako:
*Gazteentzako dantzalekuak, gazteentzako diskotekak, dastalekuak, izozkitegiak, txokolategiak, txurroak eta croissantak hartzeko tokiak, te-dastalekuak eta  antzekoak
2. Taldea: 0:30ean
Edari alkoholdunak saltzeko edo sukaldaritza-jarduerarako baimena duten toki edo instalazioak, esate baterako:
*Tabernak, ardandegiak, kafe-tabernak, snackak, jatetxeak, erretegiak, kafetegiak, autozerbitzuak, bazkari-etxeak, txokoak, elkarte gastronomikoak, sagardotegiak eta antzekoak
3. Taldea: 2:00etan
Jarduera berezi moduan eta dantzarako pista barik, musika edukitzeko baimena duten toki edo instalazioak, esate baterako:
*Taberna bereziak, whiskitegiak, klubak, taberna amerikarrak, pubak, disko-tabernak, karaokeak eta antzekoak
4. Taldea: 4:00etan
Dantzarako pista eta musika edukitzeko edo ikuskizunetarako baimena duten toki edo instalazioak, esate baterako:
*Dantzalekuak, diskotekak, kafe-antzokiak, ikuskizuna duten jatetxeak eta antzekoak
Ixteko ordutegi bereziak:
Tokiak ixteko ordutegia honela luzatuko da:
*Ordubete ostiral, larunbata eta jai bezperetan
*Ordu erdi ekainaren 1etik irailaren 30era
*Ordu bi, egun hauetan:
*Zaindariaren jaietan
*Aste Santuko ostegunetik astelehenera, Inauteriko ostegunetik asteartera eta Gabonetan, abenduaren 21etik urtarrilaren 6ra
Aurreko ataletan agertzen diren ordutegi-luzatze arruntak gehi daitezke
Herriko festak, edo bestelako ospakizun garrantzitsuak direla-eta, Udalak ordutegi bereziak baimendu ahal izango ditu
Tokia utzaraztea:
Ixteko ordua denean, tokiek guztiz hutsik egon behar dute, bezero barik. Bertan langileak bakarrik egon daitezke, tokia egokitzeko eta garbitzeko lanetarako
Ondore horietarako, jabeek erabaki dezakete noiz ez den edari gehiagorik emango, ikuskizunak noiz bukatuko diren eta musika, jolas-makinak, bideoak edo antzekoak noiz itzaliko diren
Itxita egoteko derrigorrezko denbora-tartea eta murrizketak:
Jendaurreko Ikuskizun eta Jolas-Jarduerak ez dira hasiko goizaldeko 6:00ak baino lehen, sektoreko araudiek ordutegi berezia ezarri ez badute
Tokia ixteko ordutik (ordutegia behar bezala bete bada zein ez) zabaltzeko ordura arte gutxienez 6 orduko tartea izan behar da
Nolanahi ere, debekatuta dago goizeko 9:00ak baino lehen musika-tresnak piztuta egotea eta ikuskizunak, dantzarako pistak edo antzekoak martxan egotea
Oharrak:
Salaketa jartzea nahikoa da zehapen prozedura hasteko; eta ez du ardura zein modutara egin den salaketa, ahoz egin bada ere. Adibidez, telefonoaren bidez
Salaketa idatziz egiten ez bada, salatzaileari bere izen-abizenak eman nahi dituen galdetuko zaio. Argibide horiek zehapen espedientea hasi dela eta horri buruz zer ebatzi den, idatziz, jakinarazi ahal izateko balioko dute bakarrik
Bestela salaketa egile ezezagun batek jarri duela uste izango da eta hortik aurrera hasitako zehapen espedientea nola doan ezin izango zaio jakinarazi
Salaketa jaso duten agenteek salaketa-orrian edo telefonoaren bidez adierazitakoa egia dela ziurtatuko dute jarraian, eta egia izanez gero, ordutegia ez dela bete azalduko duen akta egokia egingo dute

Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo