Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Obra txikia. Atariak eraberritzea


Itzuli

Zein da helburua?:
Etxebizitzetako atariak eraberritzeko obrak burutzeko lizentzia eskuratzea
Zein unitatek tramitatzen du?:
Arlo Teknikoak. Hirigintza Arauak Betearazteko Sailak
Zein organok erabakitzen du?:
Hirigintzako eskuordetza duen alkateordeak
Non aurkeztu eskaria?:
Argibide eta Erregistro Bulegoan. Astelehenetik ostiralera, 9.00etatik 14:00etara
Noiz aurkeztu behar da eskaria?:
Obrak hasi baino lehen
Posta elektronikoa:
Zerbitzurik onena emateaz batera obra txikia egiteko aurkeztu duzun lizentzia-eskabideari ahalik eta bizkorren erantzun nahi diogu, horregatik zure posta elektronikoa erabiltzeko baimena eskatzen dizugu, elkarrekin komunikatzeko, dokumentazioa elkartrukatzeko eta zure eskabideari loturiko administrazio-egintza guztiak jakinarazteko
Administrazio isiltasuna:
Oniritzia
Norentzat da?:
Goian zehaztutako obrak burutzeko interesa duten jabekideen komunitate guztiak
Zein dokumentu behar da?:
Eskabidea
Aurrekontu xehatua
Burutuko den obra kanpoko fatxadari eragiten badiote, fatxadaren koloretako argazkia eta burutuko den obraren deskribapen laburra aurkeztuko dira
Obra egingo duen enpresaren Laneko Arriskuen  Prebentziorako Plangintza
Obraren segurtasun-elementuen egoeraz arduratuko den pertsonaren izendapena. Elementu horiek Laneko Segurtasun eta Osasunerako Oinarrizko Ikerketan edo, halakorik ezean, obra egiten duen enpresaren Laneko Arriskuen Prebentziorako Plangintza daude adierazita
Eraikuntza-oztopoak ezabatzekotan, Eusko Jaurlaritzaren Irisgarritasuna sustatzeko 68/2000 Dekretuaren III eranskinean ezarritakoa betetzearen frogagiria
Araudia:
Ermuko Hiri Antolamenduko Udal Plan Orokorra, urtarrilaren 28ko 18/2000 Foru Aginduaren bidez behin betiko onetsi zena
Ermuko Gune Historikoko Barne Eraldaketak Babesteko Plan Berezia (GHBEBPB), 1990eko martxoaren 16ko Foru Aginduaren bidez behin betiko onetsi zena
Toki Araubideari buruzko Oinarriak araupetzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legea, apirilaren 21eko 11/1999 Legeak aldatu zuena
Gobernu lokala modernizatzeko neurriei buruzko abenduaren 16ko 57/2003 Legea
20/1997 Legea, abenduaren 4koa, Irisgarritasunaren Sustapenari buruzkoa dena
Irisgarritasuna sustatzen duen Eusko Jaurlaritzaren apirilaren 11ko 68/2000 Dekretua
Lurzoruari buruzko testu bat egina, apirilaren 9ko 1.346/1976 Erret Dekretuak onetsi zuena
Hiri Diziplinako Araubidea, ekainaren 23ko 2.187/1978 Erret Dekretuz onetsi zena
Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga araupetzen duen Zerga Ordenantza
Zenbat ordaindu behar da?:
Burutzapen-aurrekontu materialaren gaineko %5 (proiektu edota zuzendaritzaren ogibidesaririk gabe, gastu orokorrik gabe, industriaren onurarik gabe eta BEZ gabe)
Salbuespenak eta beste laguntza batzuk:
Arkitekturako oztopoak ezabatzeko udaleko dirulaguntzen programa dago; programa hori minusbalioa edo mugitzeko arazo handiak dituzten pertsonentzat edota pertsona horiek bizi diren jabekideen komunitateentzat da
Etxebizitzak eraberritzeko finantza-laguntzak daude, Eusko Jaurlaritzak sustatuta. Informazio gehiago eskuratzeko: ETXEBIDE 012
Tramitazio epea:
Egutegiko 20 egun
Oharrak:
Udal lizentzia emateak ez du ordeztuko jabeen erkidegoaren baimena edukitzeko beharra, elementu komunetan obrak burutzeko
Herri bideak salgai, eskonbro, lur, harea, eraikuntzako materiak, hesi, aldamio, edukiontzi edo horrelako beste zerbaitekin betetzekotan, herri bideak betetzeko lizentzia ere eskatu beharko da
Tramitatu duen unitateak edozein agiri osagarri eska lezake, tramitea behar bezala kudeatzeko
Azken eguneratzea:
2006/07/14
Mugaeguna:
2006/12/31

Erlazionaturiko dokumentuak


Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo