Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Obra txikia. Errotulu, markesina edota olanak jartzea


Itzuli

Zein da helburua?:
Fatxadan errotulu, markesina edota olanak jartzeko lizentzia eskuratzea
Zein unitatek tramitatzen du?:
Arlo Teknikoak. Hirigintza Arauak Betearazteko Sailak
Zein organok erabakitzen du?:
Hirigintzako eskuordetza duen alkateordeak
Non aurkeztu eskaria?:
Argibide eta Erregistro Bulegoan. Astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara
Noiz aurkeztu behar da eskaria?:
Obra hasi baino lehen
Posta elektronikoa:
Zerbitzurik onena emateaz batera obra txikia egiteko aurkeztu duzun lizentzia-eskabideari ahalik eta bizkorren erantzun nahi diogu, horregatik zure posta elektronikoa erabiltzeko baimena eskatzen dizugu, elkarrekin komunikatzeko, dokumentazioa elkartrukatzeko eta zure eskabideari loturiko administrazio-egintza guztiak jakinarazteko
Administrazio isiltasuna:
Oniritzia
Norentzat da?:
Goian zehaztutako obrak burutzeko interesa duten pertsona guztiak
Zein dokumentu behar da?:
Eskabidea
Instalazioaren deskripzioa, neurriak, materialak eta ezaugarriak azalduz
Fatxadaren aurretiko bistaren krokis akotatua, jarriko den elementuaren kokapena, horren neurriak eta agertuko den testua eta guzti
Araudia:
Ermuko Hiri Antolamenduko Udal Plan Orokorra, urtarrilaren 28ko 18/2000 Foru Aginduaren bidez behin betiko onetsi zena
Ermuko Gune Historikoko Barne Eraldaketak Babesteko Plan Berezia (GHBEBPB), 1990eko martxoaren 16ko Foru Aginduaren bidez behin betiko onetsi zena
Gune historikoetan kartelak jartzeko 1964ko azaroaren 20ko Araua
Toki Araubideari buruzko Oinarriak araupetzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legea, apirilaren 21eko 11/1999 Legeak aldatu zuena
Gobernu lokala modernizatzeko neurriei buruzko abenduaren 16ko 57/2003 Legea
Lurzoruari buruzko testu bat egina, apirilaren 9ko 1.346/1976 Erret Dekretuak onetsi zuena
Hiri Diziplinako Araubidea, ekainaren 23ko 2.187/1978 Erret Dekretuz onetsi zena
San Pelayo egoitzazko aldeko Plan Partziala, 1992ko ekainaren 23ko Foru Aginduaren bidez behin betiko onetsi zena
Administrazioko agiriak emateagatiko tasa araupetzen duen Zerga Ordenantza
Zenbat ordaindu behar da?:
40,88 €
Tramitazio epea:
Egutegiko 15 egun
Oharrak:
Udal lizentzia emateak ez du ordeztuko jabeen erkidegoaren baimena edukitzeko beharra, elementu komunetan obrak burutzeko
Herri bideak salgai, eskonbro, lur, harea, eraikuntzako materiak, hesi, aldamio, edukiontzi edo horrelako beste zerbaitekin betetzekotan, herri bideak betetzeko lizentzia ere eskatu beharko da
Gune historikoaren barruan, fatxadako errotuluak beheko solairuan bakarrik onartuko dira. Horiek muturreko baoen kanpoko mugekin bat egin beharko dute. Ez dira onartuko banderola motako errotuluak. Erabiliko diren materialak nobleak izan beharko dute, hala nola: altzairu herdoilgaitza, burdina forjatua, brontzea, letoia, kobreak, harria etab
San Pelayo egoitzazko aldean dauden eraikinetan, alde horretako plan partzialaren ordenantza aplikatuko da
Gainerako udalerrian argi-errotuluak onartuta daude baina beheko solairuan soilik. Goiko solairuetan errotuluak fatxada-planoaren barruan kokatu beharko dira eta ezin izango dira argizkoak izan
Markesinak jartzeari dagokionez, kanpoko fatxadako beheko solairuko baoetan bakarrik onartuko dira, kale horren zabalerak 5 mts. baino gehiago dituenean (eraikin-lerrokadura batetik beste lerrokadurara)
Markesinen hegalak 40 cm. izango ditu gehienez eta ertzetik ez du inola ere 12 cm. baino gehiago izango. Markesinak eta lehen solairuko baoak zabalera bera izan beharko dute (ez da onartuko, beraz, fatxada zati gehiago hartzerik) eta izatekotan, ate edo leihoburua bakarrik luzatuko da
Olanei dagokienez, bai tolesten direnak bai finkoak, olana zabaldu ondoren, zoru eta horren alderik baxuenaren arteko altuera librea, 2,50 m.koa izango da gutxienez. Gutxieneko altuera hori alda daiteke, udal zerbitzuen beharretarako altuera handiagoa behar izatekotan, esaterako, herri-bideak garbitzeko makinaren altuerak edo herri intereseko lanek eskatuta
Olanen hegalak espaloiaren zabaleraren %50 izango du gehienez
Gune historikoan dauden higiezinetan, olanak eta lehen solairuko baoak zabalera bera izan beharko dute; ez da onartuko, beraz, olanak fatxada zati gehiago hartzerik jarraian
Tramitatu duen unitateak edozein agiri osagarri eska lezake, tramitea behar bezala kudeatzeko
Azken eguneratzea:
2006/07/14
Mugaeguna:
2006/12/31

Erlazionaturiko dokumentuak


Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo