Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Obra handia. Lur-mugimendua


Itzuli

Zein da helburua?:
Lur-zoruaren ingurune fisiko edo naturala aldatzea eragiten duten obrak (betetzeak, indusketak, lubetak, etab.) burutzeko lizentzia eskuratzea
Zein unitatek tramitatzen du?:
Arlo Teknikoak. Hirigintza Arauak Betearazteko Sailak
Zein organok erabakitzen du?:
Hirigintzako eskuordetza duen alkateordeak
Non aurkeztu eskaria?:
Argibide eta Erregistro Bulegoan. Astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara
Noiz aurkeztu behar da eskaria?:
Obrak hasi baino lehen
Posta elektronikoa:
Zerbitzurik onena emateaz batera obra txikia egiteko aurkeztu duzun lizentzia-eskabideari ahalik eta bizkorren erantzun nahi diogu, horregatik zure posta elektronikoa erabiltzeko baimena eskatzen dizugu, elkarrekin komunikatzeko, dokumentazioa elkartrukatzeko eta zure eskabideari loturiko administrazio-egintza guztiak jakinarazteko
Administrazio isiltasuna:
Oniritzia
Norentzat da?:
Goian zehaztutako obrak burutzeko interesa duten pertsona edota enpresa guztiak
Zein dokumentu behar da?:
Eskabidea
Obra burutzeko proiektua, makineria eta instalazioak paper-euskarrian eta euskarri informatikoan (Autocad edo Microstation, edonola ere, DXF, DGN edo DWG luzapena duten agiriak); hori, teknikari eskudunak egin beharko du, eta dagokion elkargo ofizialak ikusonetsi
6.000 €ko abala, herri-bidean edo udal azpiegituretan egin litezkeen kalteak birjarri edota konpontzeko berme gisa
Segurtasun eta lan-osasunari buruz egindako azterlana edo oinarrizko azterlana; hori, teknikari eskudunak egin beharko du, eta dagokion elkargo ofizialak ikusonetsi
Proiektuaren fasean eta obra burutzeko fasean, hurrenez hurren, segurtasun eta osasun koordinatzailea izeneztatzea
Obra burutzeko zuzendaritza teknikoa agindu izanaren agiri egiaztatzailea, dagokion elkargo ofizialak ikusonetsita
Bizkaiko Industria Ordezkaritzaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren Errepide sailaren eta eskumena duten gainerako erakundeen baimena, indusketa burutzeko lehergaiak behar izatekotan. Baimen horiek, indusketa hasi baino lehen, Udalari aurkeztu beharko zaizkio
Araudia:
Ermuko Hiri Antolamenduko Udal Plan Orokorra, urtarrilaren 28ko 18/2000 Foru Aginduaren bidez behin betiko onetsi zena
Toki Araubideari buruzko Oinarriak araupetzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legea, apirilaren 21eko 11/1999 Legeak aldatu zuena
Gobernu lokala modernizatzeko neurriei buruzko abenduaren 16ko 57/2003 Legea
Lurzoruari buruzko testu bat egina, apirilaren 9ko 1.346/1976 Erret Dekretuak onetsi zuena
Hiri Diziplinako Araubidea, ekainaren 23ko 2187/1978 Erret Dekretuz onetsi zena
Hondakinei buruzko apirilaren 21eko 10/1998 Legea: 27. artikulua, kutsatutako lurzoruen aintzatespenari buruzkoa; 28. artikulua, kutsatutako lurzoruek ingurumenean egindako kalteak bide arruntean konpontzeari buruz
Obra eta instalazioen lizentziak, ireki eta lehenengoz okupatzeko jarduerak eta burutzeko aginduak araupetzen dituen ordenantza, 2002ko urriaren 2ko 189 zenbakiko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratua
Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko zerga araupetzen duen Zerga Ordenantza
Jabari publikoko lurrak salgai, eraikuntzako materia, eskonbro, hesi edo horrelako beste zerbaitekin betetzeagatiko tasa araupetzen duen Zerga Ordenantza
Zenbat ordaindu behar da?:
Burutzapen-aurrekontu materialaren gaineko %5 (proiektu edota zuzendaritzaren ogibidesaririk gabe, gastu orokorrik gabe, industriaren onurarik gabe eta BEZ gabe)
Tramitazio epea:
Hilabete 1
Oharrak:
Herri bideak salgai, eskonbro, lur, harea, eraikuntzako materiak, hesi, aldamio, edukiontzi edo horrelako beste zerbaitekin bete behar izatekotan, herri bideak betetzeko lizentzia ere eskatu beharko da
Edonola ere, lur-mugimendua lur-zati pribatuetan egingo da, inoiz ere ez herri-jabariko lurretan
Lizentzia eman ondoren proiektua aldatu edo handitzen bada, Udalari jakinarazi beharko zaio; horretarako, aurrekontu berria edo eraldatua aurkeztu beharko da eta aldaketa edo handitze horren planoak eta memoria paper-euskarrian edo euskarri informatikoan aurkeztu beharko dira (Autocad edo Microstation, edonola ere, DXF, DGN edo DWG luzapena duten agiriak)
Obra amaitu eta udaleko zerbitzu teknikoek obrak burutzen diren bitartean hondatu ahal izan diren hiri-altzarien egoera eta konponketa, bidezkoa bada, egiaztatu ondoren, emandako gordailua edo abala itzuliko da
Hondatzeak edo kalteak egotekotan, berehala konpontzeko eskatuko da. Eskaera hori ez balitz eskainitako epean burutuko, behar diren obrak subsidiarioki burutuko dira, gordailu edo abalaren kargu. Hala ere, hori nahikoa ez bada obrak ordaintzeko, egin gabe dagoen obra burutzeko bidezkoa den likidazio osagarria sortzeko aukera emango du
Indusketaren ondoren soberan geratzen diren material inerteak kontrolatuta edo beteta dauden hondakindegietara eraman beharko dira. Indusketan material kutsagarririk agertuko balitz, horiek kendu baino lehen kutsatutako lurzoruen azterlana burutu beharko da
Obraren ondoko herri-bidea garbi geratuko dela bermatu beharko da; horretarako, herri-bideetarako irten aurretik, kamioien gurpilak garbitu beharko dira
Arkeologikoak izan litezkeen guneetan, obra-eskabidearekin batera, ikerketa arkeologikoaren proiektua ere aurkeztu beharko da
Tramitatu duen unitateak edozein agiri osagarri eska lezake, tramitea behar bezala kudeatzeko
Azken eguneratzea:
2006/07/14
Mugaeguna:
2006/12/31

Erlazionaturiko dokumentuak


Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo