Kanpainaren irudia |
Jarduera |
Jardueraren deskribapena |
 |
Santiago jaietako kanpaina |
Zaindariaren jaietan herritar gehienak biltzen dira herriaren erdigunean. Beste udalerri batzuetan bezala, herriko jaiekin batera gora egiten du toxikoen kontsumoak.
Horregatik, Kanpaina bat egingo da herritarrak kontsumoak dituen arriskuei eta ondorioei buruz kontzientziatzeko.
|
 |
Hiesaren Nazioarteko Eguna |
Abenduaren 1ean Hiesaren Nazioarteko Eguna ospatzen da. Egun horretan, prebentzio unibertsalarekin eta selektiboarekin lotutako hainbat jarduera egiten dira.
Beste urteetan egindako jardueren artean, honako hauek ditugu: egunaren errebindikazioa, gure eraikineko fatxadatik begizta gorri bat zintzilikatuz, eta preserbatibo eta informazio-giden banaketa, udalerriko gazte-lokaletan sexu-transmisiozko gaixotasunek eragindako arriskuei buruz hitz egin dadin.
|
 |
|
Este programa, pretende llevar a cabo, la enseñanza de distintos tipos de valores relacionas con la salud a través del cine, por medio de proyecciones de películas y a través de sesiones autorizadas en un momento previo al film.
Este programa, da la oportunidad, de trabajar ciertos temas de una manera diferente a la académica, mediante materiales didácticos que el mismo programa facilita. Promoviendo valores saludables y asertivos relacionados con la prevención ante los riesgos de las drogas.
|
 |
Alkoholaren arriskua |
Bigarren hezkuntzako komunitateari xedaturiko programa bat da. Programa horren helburua gazteei alkoholaren kontsumoak eragiten dituen arriskuak eta kalteak helaraztea da. Izan ere, horiek kontsumoarekiko jarrera arduratsua eta norbere buruak zaintzeko ardura bereganatu ahal izateko informazioa eskaintzen zaie. Horiek guztiak jorratzeko, dagokion material didaktikoa eskainiko zaie.
|
 |
Adingabeen arteko alkohol-kontsumoa |
Ekimen honen bidez, bide publikoan alkohola kontsumitzen ikusi diren adingabeen familiei informazioa eman eta erantzun nahi zaie. Udaltzainak arduratzen dira kontsumo horiek hautemateaz, eta gero, Droga-mendekotasunaren Prebentziorako Udal Zerbitzuak jasotzen duen txosten bat egiten da kasu horiekin. Zerbitzu hori senitartekoekin jartzen da harremanetan, zerbitzuaren ateak ireki eta horiei beharrezkoa izan daitekeen orientazioa eta aholkularitza eskaintzeko.
|
 |
Kontsumitzaileentzako arreta |
Zerbitzu honetan toxikoen kontsumoarekin lotutako jarrera- eta gizarte-arazoak oso ohikoak ez izan arren, droga-mendekotasunei aurrea hartzeko teknikaria da alderdi horietaz arduratzen den pertsona.
Zentzu horretan, droga-mendekotasunei aurrea hartzeko teknikariak hautematen ditu pertsona bakoitzaren premiak, horretarako banakako elkarrizketak eginez. Gero, egoerari erantzuteko baliabide egokienen inguruko orientazioa/aholkularitza eskaintzen du.
|