Ermuako Udala
Laguntza Menua
Argazkien Menua
Menu Nagusia
Familia |
---|
![]() Ohiko familia-nukleoan aldaketa ugari gertatu arren, oraindik ere familia da seme-alaben garapen pertsonalari, hezkuntza-garapenari eta garapen sozialari dagokionez gertuen dagoen lehentasunezko eragile sozializatzailea. Gurasoek hainbat erantzukizun etiko eta moral dituzte, eta beraz, horiek adingabeen garapen optimoa eragin behar dute, ahal den neurrian. Esparru horretan txertatzen diren jardueren helburua gurasoei eta seme-alabei laguntza eskaintzea da, familiaren bilakaera egokia izan dadin. Izan ere, horrek bizitzaren gainerako esparruen garapen egokia eragingo du, zeharka bada ere. |