Ermuako Udala
Laguntza Menua
Argazkien Menua
Menu Nagusia
Ikastetxea |
---|
![]() Gure herriak dituen dimentsioei esker, prebentzio-jarduerak gara daitezke komunitatean bertan, auzo edo guneen araberako bereizketak egin gabe. Udalerriko kale nagusiak eguneroko jarduera gehienak egiteko igarobide bihurtzen dira nahitaez. Komunitateko prebentzio-plangintza udalerriko herritar guztiei xedaturik dago, eta beraz, egunerokotasunean jende gehien ibiltzen den inguruneetan gauzatuko da. Gainera, xede ditugun herritarren eguneroko inguruneetatik urrun dauden droga-mendekotasunen inguruko prebentzio-jarduerak planteatzen baditugu, horiek ez dute inolako ondoriorik izango seguru asko. Horrela, prebentzio-jarduerak herritarrek aktiboki parte hartzen duten inguruneetan planteatzea da onena; zentzu horretan, aisialdirako guneak estrategiko bihurtzen dira aurretiaz planifikatutakoa ezartzeko. |