Ayuntamiento de Ermua

Sección de utilidades

 

Galería de Fotos

Menú Principal

Gizarteratzeko eta lan-munduan txertatzeko plana


Itzuli

Gizarte-lanaren bitartez politika aktiboetan laguntzen da modu eraginkorrean. Horretarako, ohiko lan-merkatuan lana aurkitzeko zailtasun gehien dituzten pertsonek, hau da, gizarte-zerbitzuen erabiltzaileek, gizarteratzeko eta lan-munduan txertatzeko esperientzietan parte hartzen dute. Pobrezia- eta bazterketa-egoerei aurre egiten laguntzeko modu nabarmena da, giza baliabideak eta gizarte-baliabideak sendotuz eta, aldi berean, gizarteratzea eta lan-mundura txertatu daitezela erraztuz.

Une horretan gizarte-zerbitzuek jarduten dute, enplegua gure gizartean txertatzeko modu naturala izan arren, egoera pertsonal bakoitzaren aukerak eta egokitzapena nabarmendu eta aztertu behar baitira, hezkuntzarekin, prestakuntzarekin, alderdi pertsonalekin, kulturarekin, harremanekin, gizartearekin eta abarrekin lotutako alderdiak baloratzeaz gain.

Orientazioaren, laguntzaren eta aholkularitza profesionalaren bitartez, gizarte-langileez eta lan-orientatzaileez osaturiko taldeak lan tekniko bat egiten du zailtasun horiek gainditzeko.

Horrela, gizarte- eta enplegu-zerbitzuetatik honako baliabide hauek jartzen ditugu gizarte-bazterketa egoeran edo arriskuan dauden pertsonen eskura:

Ámbito Social
Ámbito Social del Plan para la Inclusión Socio-Laboral

Arriba



© Ayuntamiento de Ermua, 2020 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Teléfono: 943 17 90 10

Logo de la Unión Europea