Ermuako Udala
Laguntza Menua
Argazkien Menua
Menu Nagusia
Gure ustez, familia da pertsonak hazten eta garatzen diren sozializatzaile eta bizi-nukleo nagusia. Horregatik, hainbat motatako baliabideak/programak aktibatzen ditugu pertsonen familia-nukleoaren barneko bizikidetza errazteko.
Mota guztietako familiei xedaturiko zerbitzu bat da eta hezkuntza, psikologia, gizarte eta familia arloko zailtasunak gainditzen laguntzea eta horiek indartzea da helburu nagusia. Doako laguntza profesionala eta diskretua da.
Taldeko nahiz komunitateko saioak garatzen dituen doako programa bat da eta 0 eta 18 urte arteko seme-alabak dituzten gurasoei xedaturik dago.
Saioen metodologia guztiz praktikoa eta parte-hartzailea da, eta horien helburua pertsona parte-hartzaileei beren seme-alabak hazten laguntzeko erremintak eta orientazioak eskaintzea da.