- Helburua: gizarte-bazterketari aurre egitea. Horretarako:
- Ibilbide soziolaboral pertsonalizatuak garatuko dira honako hauek lortu ahal izateko:
- Norberaren autonomia.
- Sare soziala/familiarra.
- Komunitatean gizarteratzea.
- Talde-programak diseinatuko dira.
- Herritarrei beharrezko erremintak helaraziko zaizkie, partaidetzaren bitartez, gizartean hobekuntzak eta aldaketak ahalbidetu ditzaten.
- Metodologia: lantalde bat konfiguratuko da gizarte-zerbitzuetako profesionalen, enplegu-zerbitzuetako profesionalen eta Lanbideko profesionalen artean. Horiek baterako diagnostiko soziolaboralak egin eta banakako, taldekako nahiz komunitateko jarduketak programatu beharko dituzte.
- Kolektiboak:
- Gaitasun eta eskumen sozial eta pertsonalen gabezia.
- Gaitasun eta baliabide pertsonal egokiak, baina prestakuntza eta lan-esperientzia eskasa.
- Gaitasun, prestakuntza eta lan-esperientzia normalizatuak, baina koiunturazko gizarte-bazterketa egoeran dauden pertsonak.
- Programak:
- Gaitasun sozial eta pertsonalen garapena lantzeko programak.
- Gaitasun soziolaboralen lanketarako tailerrak.
- Prestakuntza-programak.
- Prestakuntza- eta enplegu-programak.
|