Ermuko Udala
Laguntza Menua
Argazkien Menua
Menu Nagusia
Udaleko Gizarte Zerbitzuak Gizarte Zerbitzuen Sistema Publikoren lehen arreta-maila eta gizarte-ongizaterako sistema publikoaren ardatzetako bat dira, hezkuntzarekin, osasunarekin, etxebizitzarekin eta abarrekin batera.
Horiek Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren barnean sartzen dira, arreta emateko erantzukizun publikoko sare publiko bat. Haren helburua familia eta talde guztien gizarteratzea, autonomia eta ongizatea lortzen laguntzea da, eta horretarako, sustatzaile, prebentzio-emaile, babesle eta laguntzaile gisa jarduten du, pertsonarengan eta harremanetan oinarritutako prestazioen eta zerbitzuen bidez.
Udaleko Gizarte Zerbitzuak Ermuko herritar guztiei zuzendurik daude eta horiekiko gertutasuna da, hain zuzen, horien ezaugarririk nagusiena. Sistemaren funtzionamendurako oinarrizko unitatea dira, gizarte-baliabideetara eta gizarte-babeserako maila guztietara sartzeko unitatea.
Gizarte Zerbitzu horiek izaera deszentralizatu nabarmena dute, eta beraz, Udalaren eskumenen barnean txertatzen dira. Gainera, bizikidetza-inguruneko premiei erantzutea da horien eginkizun nagusia, baliabideak herritarrengana gerturatuz. Horrenbestez, udalerrira xedaturiko izaera nabarmena dutela esan daiteke.