Gizarte-heziketako komunitatea
Tokiko gizarte-heziketarako mahaiak baterako estrategiak eta lan egiteko moduak sortzen ditu hezkuntza-eragile guztien artean. Horretarako, gizarte-bazterketari aurre egiteko mekanismoak artikulatzen ditu adingabeak gehiago gizarteratu daitezen.
Honako hauek dira egitura horren helburu espezifiko batzuk:
- Hezkuntza-eragileen artean harreman-loturak sortuz, hezkuntza-komunitate sendoagoa sortzea. Horretarako, irismen handiagoko emaitzak eragingo dituzten komunikaziorako eta partaidetzarako bide irekiak erabiliko dituzte.
- Norbere lana eta guztion lana hobetzea, ezagutzak eta esperientziak guztion artean partekatuz.
- Kezkak eta zalantzak azaldu ahal izateko eremu formalizatu bat artikulatzea, guztien artean adostutako erantzunak bilatuz.
- Aurretiaz lan egiten hasi diren premiekin lotuta esku hartzeko modu berriak diseinatzea, hezkuntza-eragile guztien ikuspegia aintzat hartuta.
- Gizarte-hezkuntzako premiak hautemateko eta horiei egokitutako erantzunak egituratzeko ahalegina egitea.
- Ikasleek eta horien familiek eskolan, familian, komunitatean eta gizartean arrakasta lortu ahal izateko adierazpen-gaitasun sozialak garatu ditzatela sustatzea.
- Familiek eta ikasleek hezkuntza-prozesu formalean eta informalean parte har dezatela eragitea, beren hezkuntzaren nahiz eskola- eta akademia-bizitzaren protagonista izan daitezen.
- Familien eta ikasleen parte hartzeko eta kide izateko gaitasunak areagotzea.
Gora