Ezinbestekoa da barruko eta kanpoko argiztapena zure dendaren segurtasuna ziurtatzeko.
Intentsitate nahikoa duen argiztapenak ezabatzen ditu alde ilunak. Badira merkatuan norbait eremu zehatz batera hurbiltzean aipatutako eremua argiztatzen duten sistemak. Bestalde, instalazio elektrikoa arrisku-gune nagusien artean dago.
Gauean barrualdea argizta ezazu.
Ezar ezazu argiztapen ona ate guztietan, kale zuloetan eta atzeko patioetan.
Kableak eta lotune elektrikoak baldintza egokietan izan itzazu.
Ez gehiegi kargatu instalazioak.
Argiak bero-gune garrantzitsuak dira. Ez utzi arropa, paper edo erre daitekeen elementurik horietatik hurbil. Kontsumo txikiko lanparak erabil itzazu.
Aldi baterako erakusleihoen instalazioekin kontu handiz ibili.
Gogora ezazu kutxa gotorra ezkutatzeak lapurrek kalte handiagoak eragitea dakarrela, bilaketaren ondorioz.
Ahalik eta eskudiru gutxien eduki. Gorde ezazu sarritan bankuak edo aurrezki kutxan ordutegi ezberdinetan.
Kutxa erregistratzailea argiztatu behar da, kanpoaldetik erraz ikusteko moduan. Denda itxi baino lehen kutxa zabalik eta hutsik utzi, horrela alferrikako kalteak saihestuko dituzu.
Kutxa gotorra zoruan sar ezazu.
Langileren bat aldatzekotan kutxa gotorraren konbinazioa ere alda ezazu.
Garbi dagoen dendak suteak jasateko arrisku gutxiago dauka. Hala ere, sua hasten denean itzali ahal izateko su-itzalgailuak izatea beharrezkoa da.
Ez ezazu ezkutalekuen alde egin kartoizko kutxekin edo paper zein hondakin mordoarekin. Ez itzazu pilatu erraz erretzen dira eta.
Su-itzalgailu egokiak jar itzazu sartzen erraz diren lekuetan eta urtean behin berrikuspena eska ezazu.
Denda ixtean ziurta ezazu ez dagoela inor barruan. Araka itzazu armairuak, komunak eta norbaitek ezkutatzeko erabil ditzakeen lekuak. Bide batez, egiazta ezazu ez dela zigarrokinik, kablerik edo beste edozein sute-arrisku gunerik piztuta geratu.
Ez ezazu denborarik gal eta Udaltzaingoa jakinaren gainean jarri berehala 943176300 telefono zenbakira deituz.
Ezin baduzu sua itzali, alde egin arineketan ateak eta leihoak ondo itxiz eta ziurta ezazu ez dagoela inor barruan.
Lapurretarik izan bada, ez ezazu ezer ukitu eta saia zaitez gertakaria jazo den lekua bere horretan egoten, horrela ez bada poliziaren ikerketa oztopa dezake eta.
Lapurtutako edo galdutako objektuei buruzko informazio guztia emateko presta zaitez.
Lapurreta zure dendan gertatu bada ekidin itzazu jendaurreko zurrumurruak. Batzuetan okerreko susmo txarrak hartzera bultza zaitzakete.
Identifikazioa
Denda bakoitzak baditu idazteko makinak, kutxa erregistratzaileak, ordenagailuak eta abar. Trokel baten laguntzaz graba ezazu datu bereizgarriren bat lapurreta gertatuz gero saltzeko zaila izan dadin.