Ohiko ate eta pertsianek ez dute benetako babesa ematen.
Kanpoko ateak eta erakusleihoak zulaketen eta zerren kontrakoak diren pertsiana metalikoekin babestu behar dira.
Hobe duzu barrualdea ikustea errazten duten pertsianak jartzea, batez ere argitzeko ardura hartzen baduzu.
Atzeko ateetako barrualdeko barra metalikoek palankaz mugitzea zailtzen dute.
Beirazko eta metalezko ateak oinarritik finkatu behar dira eta basatien aurkakoak deritzen plastikozko materialekin babestu behar dira.
Ateek segurtasun-buloak eta lapurreten kontrako sarrailak izan behar dituzte.
Egiazta ezazu ateen markoen ustelkeria eta dilatazio egoera.
Irtetean, ziurta ezazu beti ate guztiak giltzaz itxita daudela.
Leihoak eta erakusleihoak
Leihoek argia, aireztapena eta ikusmena eman behar dute baina arrotzei ez die sarbidea erraztu behar.
Erakusleiho guztiak apurketen aurkako plexiglas mintzekin indartu behar dira. Era berean kanpoaldetik sarbide erraza duten leiho guztiak burdin hesien bidez babestu behar dira.
Leihoen markoen egoera egiazta ezazu.
Leihoek ez dute oztoporik izan behar kanpoaldetik ikuspen ona izateko.
Aireztapeneko eta antzeko saretak, nahiz eta txikiak direla iruditu, arrotzak sartzeko ohiko bideak dira. Burdin hesia jar ezazu sabaiko irekiduretan, aireztapen hodietan, arnasbideetan, aire girotuko tresnetan eta sotoetako irekiduretan.
Sarrailak
Alarma-sistema on batek babesik onena ziurta dezake. Gaur egun badira zure negoziorako jartzea komeni zaizun sistemari buruz aholkuak ematen dituzten enpresa onak.
Jar ezazu alarma mistoa, hau da, arrotzen eta suteen aurkako alarma. Egiazta ezazu noizean behin alarma badabilela.
Ikusteko moduan iragar ezazu zure denda alarma-sistema batek babesten duela.
Egiazta ezazu zure langileek sistemaren erabilera ezagutzen dutela, okerreko alarmarik gerta ez dadin.
Udaltzaingoari zure telefono zenbakiaren edo alarma jarri dizun enpresaren zenbakiaren berri eman iezaiozu, alarmak jotzekotan jakinaren gainean jartzeko.