Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Jardunaldiaren xehetasunak


Itzuli

Datu orokorrak
  • Jardunaldiaren izena : Ermua eta Mallabiko Hasierako Lanbide Prestakuntzarako Zentroaren ateak irekitako jardunaldia
  • Hasierako data eta amaierako data: 2010/6/10-2010/6/11
  • Helburuak: Ermua eta Mallabiko Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programak Ikastetxeak jardunaldi teknikoa eta herriari ezagutzera emateko egunak datorren asteburuan –ekainaren 11n eta 12an- gauzatuko dituela iragarri du. Ostiralean jardunaldiei hasiera emango zaie eta egun horretan ponentzia teknikoak aurkeztuko dira ikasleriaren prestakuntza integralaren aldeko apustuak HLPPean duen garrantzia azpimarratzeko. Jardunaldi bi horietan erakusketa jarriko da eta ile-apaindegi eta estetikako ikasleek zuzeneko erakustaldiak egingo dituzte, nahi duten herritarrak orraztu eta makilatuko dituztelarik. Auto-mozio eta mekanizatuko tailerretakoek ere lanean jardungo dute bertan, jendeak beren lana ikus eta ezagutzerik izan dezan. Herriko alkate Carlos Totorikak aurtengo edizioa inauguratuko du. Agintaria Lobianon izango da goizeko 10etan eta goiza dedikatuko du hezkuntzako profesionalei dedikaturiko jardunaldian parte hartzera. Saio horretan, HLPPen prestakuntza integrala baloratuko da eta azken urteko emaitzak aztertuko dira, gizarte eta hezkuntza proiektuaren baitan. Jardunaldian moderatzaile lana alorreko zuzendari Rosalia Herrerak egingo du eta mahian hezkuntza taldeko irakasleak eta ikasleak izango ditugularik. Arratsaldeko saioa zentroan orain edo etorkizun hurbilean ikasketak egiteko adinean seme-alabak dituzten familientzat izango da. Saio horretan Ermua Mallabiko zentroan egin daitezkeen espezialitatean ezaugarriak eta horien helburuak azalduko direlarik.
Jardunaldia babestu duten erakundeak :

Gora



© Ermuko Udala, 2020 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo