Ermuko Udala
Laguntza Menua
Argazkien Menua
Menu Nagusia
Toponomastika leku izenak (toponimoak) aztertzen dituen zientzia da. Herri baten toponimia bertakoek egunez egun idazten duten dokumentua da; dokumentu horretan, garai kulturalarekin bat, eta hitzak erabiliz, beste hainbat baliabiderekin batera pasarte historikoek, ekonomiak, tradiziozko lanbideek, sinesmen erlijiosoek, unean uneko ohiturek, errealitate horren isla ematen dute.
Navarra, Toponimia y cartografía
Toponimoak dira nazioaren ondare kulturalaren atal bat, eta indigenen zeremonia-etxeak, eliza eta komentu kolonialak, irin-errotak, anila lantzeko lekuak eta beste edozein testigantza historiko bezain garrantzitsuak dira. Historiaren muinean bizi dira, iraganekoan nahiz egunez egun eraikitzen den historian. Alderdi ugariko irudi bizien adierazle dira...
Toponimoak zenbat eta arinago bildu, informazio iturriak zenbat eta zehatzagoak izan, hainbat eta baliotsuagoak izango dira gure lekuak, gure paisaiak, hainbat eta sakonago ohartu eta jabetuko dira herritarrak euren ingurumenaz".
Inori ere ez zaio oharkabean joango geure iragan hurbila ulertzeko bi modu daudela: alde batetik, geure garaien lerro nagusiak markatzen dituzten gertakari handiei erreparatzea, historiaren bilakaera mailukadaka moldatzen baitute; eta beste alde batetik, arrazoi natural, erlijioso, ohiturazko edo familiazkoengatik gertatzen diren detaile txikietan konplizitatea bilatzea, horiek geure herriaren sentimenduak eta on eginak adierazten baitituzte, aldaketa sozial handiek baino hobeto.
Toponimiak, herri-kultura nobleki aintzatetsiz, lekuen izenen jatorria eta esanahia ikertzea du asmo.
Betiondo, Ureta, Elorreta, Urko, Torreta, Arrako, Sinko, Txantxiko, Orozko, Motxu, Santuko, Konbentukoa, Antonatxa eta beste hainbat izen geure herriaren ehundura historiko eta sozialaren atal zatiezina dira.
Ermuko bizilagunok etorkizunari begiratzeko betebeharra dugu; gizartea denboraren joan-etorriari, aberastasun kulturalari, aniztasunari, herritarren aurrerapen ekonomiko eta sozialari irekitzeko.
Hala ere, etorkizun oparoa eraikiko badugu, oinarriek sendoak eta ondo zainduak izan behar dute, geure iragana aintzat hartu behar dugu, eta horrekin harro egon behar dugu; izan ere, iragan hori bere sustraiei, oztopoak oztopo, eutsi egin dien herri txiki batena izango da.(1)
Carlos Totorika Izagirre
(1) Honakoa Carlos Totorika Izagirre, Ermuko Alkatearen hitzaldi bat da. Toponimiari buruzko “Ermua-Eitzaga.Leku izenak. Geure izenaren barrena” izenburuko azterlanaren aurkezpen-ekitaldian esan zituen hitz horiek. Egileak, Ermuko bizilaguna den Fernando Aranberri Odriozolak, lan horren bidez helarazten digu Ermuko herriaren eta Zaldibarreko Eitzaga auzoaren beste altxor bat, hain zuzen ere leku-izenak eta euren historia txikia, edo handia.
Obra hori Euskaltzaindiak argitaratu du, ONOMASTICON VASCONIAE bildumaren barruan. 22. Zenbakia egiten duen liburu hori Ermua Hiriko udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailak babestu zuten, eta Ermuko edozein liburu-dendatan eskura daiteke.