Ermuako Udala
Laguntza Menua
Argazkien Menua
Menu Nagusia
Eskualdeko bide sare estrategikoa osatzen du, eta bi maila ditu:
Bietan, errepideak garrantziaren araberako tratamendua jasotzen du. Mallabiko errepidean, industrialdeen ondoan dauden guneen ertzetarako tratamendu egokia egiten da.
Gainera, oinezkoei dagokienez ere, garrantzi handiko alderdia da Ermua eta Mallabiaren arteko lotura. Horretarako, bidearen alboetan espaloiak daude, eta espaloi zabal bat egin da; horretan belar-zerrenda bat jarri da, ibilgailuek erabiltzen duten bidea eta espaloia banatzeko.
Markinako errepideari dagokionez (BI-3301), oinezkoentzako erabilera egokia aurkitu da oinezkoen bide bat eginez. Horrek errepideaz aparteko tratamendua du, eta biak paraleloan doaz udal mugartearen azkeneraino.
Horiek dira Urko baserriko bidea (Abeletxe Baserria, Elorrieta-Bekoa Baserria, Elorrieta-Goikoa Baserria), Beranoko bidea (Rekalde Baserria, Urko-Bekoa Baserria, Urko-Goikoa Baserria), Eitzagako bidea (Espilla Baserria, Telleria Baserria) eta Uretamendiko bidea (Ureta Baserria).
Bide horien egoera, oro har, nahiko ona da, zerbait nabarmentzekotan, aipatu beharko litzateke geometria aldetik bideak konplexu samarrak direla (malda handiak, bihurgune-erradio txikiak, zabalera gutxia), lurrazalaren ezaugarri topografikoen ondorioz.