Ermuako Udala
Laguntza Menua
Argazkien Menua
Menu Nagusia
Gizakiaren jarduerak zein substratutan ezartzen diren ondo jakitea funtsezkoa da jarduera horien eragin eta arriskuak zehazteko, eta lurraldeak zenbaterainoko jarduera onar dezakeen erabakitzeko.
Geologiari dagokionez, Ermua udalerria Arro Kantabriarrean dago. Horren ezaugarria Goi Kretazikoko eta Eozenoko metakinen ugaritasuna da. Lehen aroari dagozkio tuparriak, tuparri-kareharriak eta hareharriak, eta bigarrenari, berriz, hareharriak, buztinak eta kareharriak.
Geologia unitatea | Litologia unitatea |
---|---|
23. Lutita beltzak, hareharriarekin tartekaturik | 1. Ale xeheko harri detritikoak |
19. Tuparriak eta tuparri-kareharri arrosa eta berdexkak | 2. Tuparriak |
16. Flysch erako txandakatzea: kareharri hareatsu edo limolitikoak eta tuparriak (Kretazikoa) 24. Flysch erako txandakatzea: kareharri hareatsu edo limolitikoak eta tuparriak (Tertziarioa) |
3. Tuparri-kareharriak, tuparriak, kareharriak eta kalkarenitak, txandakaturik |
21. Kareharri estratifikatu arrosa edo berdexkak | 4. Kareharriak |
Udalerrian azaleratzen diren metakinak litologia-unitatetan taldekatu dira, kontuan hartuta harrien osagaiak eta higaduraren eraginpean duten portaera. Aurreko taulan agertzen da geologia unitateen –Euskal Energiaren Erakundeak egindako 1:25.000 eskalako mapa geologikoetatik hartutakoak– eta litologia unitateen artean dagoen elkarrekikotasuna. Jarraian, udalerrian dauden litologia-unitateak azaltzen dira:
Lutita eta argilitak, Eozenoko hareharri-mailekin tartekaturik.
Honetan sartzen dira buztinezko osagai nabarmena duten material karbonatatuak. Tuparri-kareharri edo limolitazko tarteren bat ager daiteke, buztinak apalago edo nabarmenago agertzen diren neurrian. Ermuan Goi Kretazikoko tuparriak eta tuparri-kareharriak dira.
Unitate honetan sartzen dira funtsean material karbonatatuek osatutako txandakatzeak, litologietako bat edo bestea ugariagoa den begiratu gabe. Kretazikoko eta Tertziarioko flysch erako egiturak dira.
Hemen agertzen dira karbonato ugaridun unitateak, batik bat kareharriak, edozein motatakoak direla ere (kalkarenitak, kareharri bioklastikoak, nodulutsuak, estratifikatuak, hareatsuak, etab.)
W