Ermuko Udala
Laguntza Menua
Argazkien Menua
Menu Nagusia
Normalean, maiatzaren lehen igandean ospatzen den jai honekin omenaldia egin nahi diegu euskal dantza tradizionalei. Euskal Herriko probintzia ezberdinetako dantzari ugari datoz herrira, kolore eta harmoniaz beteriko ikuskizuna eskaintzera.
Goizean auzoz auzo doaz kalejiran, eta arratsaldean dantza-saioa eskaintzen duten Orbe Kardinale plazan. Egun horretan dantzarien ikuskizunaz gain, bestelako ekitaldiak ere antolatzen dira euskal folklorearen inguruan eta zehatzago esateko, musika eta dantzen inguruan.