Ermuko Udala
Laguntza Menua
Argazkien Menua
Menu Nagusia
Grafiko honetan Ermutik irten edo bertatik ateratzen diren ibilgailuen mugikortasunaren datuak biltzen dira, kontrolerako erreferentziatzat hartu diren hainbat puntutatik irten eta horietara iristen diren ibilgailu kopuruetatik ateratakoak: Urtiatik 1.351 ibilgailu sartzen dira Ermuan eta 950 irteten dira bide horretatik: 40 Areitiorantz, 844 Eibarrerantz eta 66 A-8 autobiderantz; Trabakuatik 923 ibilgailu sartzen dira Ermuan eta 1.385 irteten dira bide horretatik: 50 Urtiarantz, 5 Areitiorantz, 1.280 Eibarrerantz eta 50 A-8 autobiderantz; Areitiotik 1.167 ibilgailu sartzen dira Ermuan eta 2.692 irteten dira bide horretatik: 60 Urtiarantz, 30 Trabakuarantz, 2.492 Eibarrerantz eta 110 A-8 autobiderantz; 1.834 ibilgailu ateratzen dira A-8 autobidetik: 571 Ermuan sartzen dira, 1.026 Eibarrerantz joaten dira, 82 Areitiorantz, 80 Urtiarantz eta 75 Trabakuarantz.
Eibartik 9.152 ibilgailu sartzen dira Ermuan: 5.117 Ermurantz abiatzen dira, 903k A-8 autobidearen lotunea hartzen dute, 1.689 Areitiorantz joaten dira, 815 Urtiarantz eta 628 Trabakuarantz.
9.523 ibilgailu ateratzen dira Ermutik kanpora: 5.218 Eibarrerantz, 623k A-8 autopistaren lotunea hartzen dute, 1.454 Areitiorantz joaten dira, 1.342 Urtiarantz eta 886 Trabakuarantz.