Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2020/3/13

Ermuko Udal Zerbitzuak aldi baterako murriztu eta itxiko dira

COVID-19 birusak sortu duen egoera dela eta, horren transmisioa geldiarazteko eta Ermuko bizilagunen osasuna zaindu ahal izateko, Udal honek, zerbitzu ezberdinetako kudeatzaileekin adostuta eta herrian ordekaritza duten alderdi politikoen bozeramale guztiekin konsultatu ondoren, jarduera aldi baterako etetea eta jendea biltzen den udal-instalazio publiko guztiak ixtea erabaki du gaur goizean.

Hastekoz 15 egunetan itxita mantenduko diren eraikin eta zerbitzuak ondorengoak dira:

Era berean, pertsonak biltzea dakarten kultura-, kirol- eta gizarte-jarduera guztiak aldi baterako bertan behera uztea erabaki dugu, kutsadura-katea apurtzeko. Aldi baterako etenaldi horrek 15 eguneko iraupena izango du hasiera batean, baina baliteke jarraipena izatea egoeraren bilakaeraren arabera eta ondorengo testuingurua aztertuta.

Gainera, neurri osagarriak hartuko ditugu, ahal den mailan, birusa pertsonen artean zabaltzea saihesteko. Hori dela eta, herritarrei erantzukizun soziala eta indibiduala eskatzen diegu, eta udaletxera behar-beharrezkoak eta ezinbestekoak diren kasuetan soilik jo dezatela. Ermuarren beharrei erantzuten jarraitu ahal izateko, herritarrenganako arreta indartuko dugu Egoitza Elektronikoaren bidez, telefonoz (943 17 90 10) eta bide telematikoak erabiliz.

Udal honek, osasun publikoko gomendioak eta neurriak kontuan hartuta, Abiapuntu herritarrentzako arreta-bulegoa udaletxearen beheko solairuetara eramango eta egokituko du, Udaltzaingoaren aurreko bulegoetara, alegia. Era berean, sintomak dituzten pertsonei eskatzen diegu ez bertaratzeko, ahal den neurrian etxetik ez irteteko, osasun-zerbitzuekin harremanetan jartzeko eta jarraibideak eta protokoloak betetzeko. Era berean, babes- eta higiene-neurri pertsonalak zorroztea gomendatzen dugu; eta 2 metroko distantzia mantentzea edo gordetzea.

Neurri horiek guztiek COVID-19 birusaren hedapena mozten lagundu nahi dute. Lan horrek partaidetza lasaia, arduratsua eta herritar guztien ulermena eskatzen du, birusa eskala handian hedatzen laguntzen duen edozein jarduera saihestuz. Helburu komun horrekin, osasun-agintariek ezarritako gomendioak betetzea eskatzen da, arreta berezia jarriz adinekoen kasuan.


Gora



© Ermuko Udala, 2020 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo